68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, bete dadin berdintasuneko teknikariaren plaza bat, B mailakoa, lanaldi osokoa, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapena

Ultzama aldeko Gizarte zerbitzuen Mankomunitatearen buruaren otsailaren 18ko 6/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Amaia Paz Vallejo izendatzea eta kontratatzea, deialdiko lanposturako: plantilla organikoan 4 zenbakia duen lanpostua, berdintasuneko teknikaria, B mailakoa, lan-kontratudun finkoen araubide juridikoa duena, lanaldi osokoa. Hori dena, jarraikiz honako honen oinarriei: deialdia, bete dadin berdintasuneko teknikariaren plaza bat, B mailakoa, lanaldi osoan (deialdia argitaratu zen 2024ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 18an).

Hamabost egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Aplikatzekoa den araudia: ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta, halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2504847