2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ELORTZIBAR
Deialdia, oposizio bidez betetzeko administrari-ofizialaren bi lanpostu, kontu-hartzailetza alorrari atxikiak. Izendapena
2024ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an, deialdi bat argitaratu zen, oposizio bidez betetzeko administrari-ofizialaren bi lanpostu, kontu-hartzailetza alorrari atxikiak. Bat etorriz oposizio horretako probak kalifikatzeko epaimahaiak igorritako proposamenarekin, Noaingo Elortzibarko Udalak, alkatearen 2025eko martxoaren 14ko 2025-314 Ebazpenaren bidez, erabaki du toki-entitate honetako funtzionario izendatzeaJanire Larraz Donaire (txanda librea, 3.5 plaza) eta Leyre Torres Echeverría (txanda librea, 3.6 plaza), txanda horretan puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaiak baitira.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Noainen, 2025eko martxoaren 17an.–Jarduneko alkatea, Francisco Javier Erro.
Iragarkiaren kodea: L2504139