2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, hautaproben bidez, izangaien zerrenda bat eratzeko, administrari-ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren, alkatetzaren abuztuaren 8ko 1330/2024 Ebazpenaren bidez onartutako zerrendaren gehigarria
Tafallako Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 20an, ebazpen hau eman zuen:
Deialdia, Tafallako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren, alkatetzaren abuztuaren 8ko 1330/2024 Ebazpenaren bidez onartutako zerrendaren gehigarria.
Deialdiaren testu osoa honako webgune honetan egonen da eskuragarri: https://sedeelectronica.tafalla.es/.
Tafallan, 2025eko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2504366