68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion Udal-instalazioetako funtzionamendu-laguntzailearen 3 lanpostu. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko martxoaren 24an egindako bilkuran:

Udal-instalazioetako funtzionamendu-laguntzailearen 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua amaitu da. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Hala, bat etorriz enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean erabaki bidez onetsitako deialdiaren arabera, zeina 2022ko 254. NAOn argitaratu zen, abenduaren 19koan, epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen puntuaziorik altuena lortu eta zegokien deialdian eskaturiko betekizunak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera.

Bat etorriz epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, 2024ko azaroaren 27an Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen proposatutako izangaien izendapena egitea [JOB 27-NOV-24 (19/RH) ], eta 2024ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20koan, argitaratu zen.

Ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 23ko erabakiaren bidez, José Manuel Pérez Iribarrenen izendapena eta jabetzea etetea, gerora sortutako eta behar bezala justifikatutako arrazoiak zirela eta.

Behin egiaztatutako arrazoia ebatzita, aurkeztutako agiriak aztertu ziren eta lanpostuko zereginak betetzeko dagokion gaitasun-txostena eman zuen medikuak. Hori horrela, egokia da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea José Manuel Pérez Iribarren, 1-402900-237 funtzionario-plaza esleituta.

2. Agintzea izendatutako izangaiak 2025eko apirilaren 28an hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko martxoaren 24an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2504504