68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, arkitekto teknikoaren 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapen-proposamena

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko arkitekto teknikoaren 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betez -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko azaroaren 20an, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien alde, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:

Igoera-txanda.

JOKIN ILUNDAIN GORRITI

ANA ARISTU ENDÉRIZ

Txanda irekia.

JAVIER JANDA GARCÉS

USUE BERAZA SADORNIL

Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

Proposatutako izangaiei eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezatela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.

Iruñean, 2025eko martxoaren 24an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2504502