68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Altsasuko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko azaroaren 5ean, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04427.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2025-3100200104427.

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. Lotea: etxebizitza eta trastelekua.

1. Finka.–Deskribapena: Altsasuko finka bat, 11537 zenbakia duena (IDUFIR: 31012000032844).

Hiri finka: Hamaika.–Etxebizitza edo lehenengo pisua, A motakoa, lehenengo solairuan kokatuta dagoena, eskaileretatik igo eta eskuinetara, 54 zenbakia duen atarian (52 eta 54 zenbakiak dituen bi atariko eraikinean), Zelai kalean, Altsasuko jurisdikzioan. Hirurogeita zortzi metro koadro eta hogeita bat dezimetro koadroko azalera erabilgarria du. Sukaldea, egongela-jangela, bi logela, bainugela, atondoa eta terraza ditu. Mugakideak: Aurrealdean, Zelai kaletik eraikinari begira: eskailera-burua eta eskailera-zuloa, zati batean, eta Zelai kalea, gainerakoan; eskuinaldean, solairu bereko B motako etxebizitza, zati batean, eta eskailera-burua, eskailera-zuloa eta barruko argi-patioa, gainerakoan; ezkerraldean, Zelai kaleko eraikina; eta atzealdean, Victoriana Zabalorena. Kuota: ehuneko bost eta berrogeita zazpi ehunen.

Katastrokoa: Altsasuko 3. poligonoa, 1921. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001681587GQ.

Atalaren oharra: Pisuak 52. eta 54. atarien artean daude banatuta, eta fisikoki honela banatzen dira: A eta B letrak 54. atariari dagozkio, eta C eta D letrak, aldiz, 52. atariari.

2. Finka.–Deskribapena: Altsasuko finka bat, 11549 zenbakia duena (IDUFIR: 31012000032967).

Hiri finka: Hogeita hiru.–Bat zenbakia duen trastelekua, kokatuta dagoena estalpe-arteko solairuko laugarrenean, 54 zenbakia duen atarian (52 eta 54 zenbakiak dituen bi atariko eraikinean), Zelai kalean, Altsasuko jurisdikzioan. 15,3 metro koadroko azalera erabilgarria du. Mugakideak: Aurrealdean, banaketako korridoretik trastelekuari begira, korridore hori, eskailera-burua eta eskailera-zuloa, zati batean, eta 3 zenbakiko trastelekua, gainerakoan; eskuinaldean, eskailera-burua eta eskailera-zuloa, zati batean, eta 2 zenbakiko trastelekua, gainerakoan; ezkerraldean, Zelai kaleko eraikina; eta atzealdean, teilatuko hegala. Kuota: ehuneko bat, berrehun eta hogeita zazpi ehunen.–

Katastrokoa: Altsasuko 3. poligonoa, 1921. lurzatia, 1. azpieremua, 13. hiri-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001681599QP.

–2. Lotea: 1/5aren partaidetza 2 landa-finkatan.

1. Finka.–Deskribapena: Altsasuko finka bat, 10671 zenbakia duena (IDUFIR: 31012000026867).

Landa-finka: Lehorreko zerealerako alorra, 1. poligonoko 75. zenbakikoa lurzatiak biltzeko plan orokorrean, Uberaga izeneko alderdian, Altsasuko jurisdikzioan. Gaur, belardia da, Uberaga alderdian. –Azalera: hektarea bat, hogeita hamar area eta berrogeita hamar zentiarea. Hala ere, gaur egun, zati bat autobiarako desjabetu baita, azalera honako hau da: hirurogeita zortzi area eta hirurogeita bat zentiarea, eta hirurogeita hamar dezimetro koadro. Mugakideak: iparraldean, bidea; hegoaldean, 1.051. lurzatia; ekialdean, 310. eta 1.055. lurzatiak; eta mendebaldean, 31.3 lurzatia.–5. poligonoa, 312. lurzatia da.

Katastrokoa: Altsasuko 5. poligonoko 312. lurzatia, A eta B azpilurzatiak.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002253851HE.

2. Finka.–Deskribapena: Altsasuko finka bat, 10672 zenbakia duena (IDUFIR: 31012000026874).

Landa-finka: Lehorreko zerealerako alorra, 11. poligonoko 1.075 zenbakia, lurzatiak biltzeko plan orokorrean, Arrurdintzulo izeneko alderdian. Gaur egun belardia da, Arrurdintzulo alderdian, Altsasuko jurisdikzioan. Mugak: iparraldean, 748. lurzatia; hegoaldean, 750., 751., 752., 753. eta 754. lurzatiak; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, Burunda ibaia. Hogeita hamasei area eta berrogeita hamabost zentiarea da, eta zatiezina da.

Katastrokoa: Altsasun, 4. poligonoko 749. lurzatia, A azpilurzatiak.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001018725OF.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko martxoaren 27an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2504818