1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Fundación Aspace Navarra Para el Empleo fundazioak sustaturik.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legea garatzeko eta industriako isuriei buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen integratuaren berrikuspena |
Espedientearen kodea | 0001-0052-2025-000001 | Hasiera eguna | 2025/03/05 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege-dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 5.1.c) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 5.1.c) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Sartu gabeko zentroa |
Instalazioa | Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko instalazioa |
Titularra | FUNDACIÓN ASPACE NAVARRA PARA EL EMPLEO |
NIMA | 3101900514 |
Tokia | 1. poligonoa, 866., 867. eta 945. lurzatiak |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 632.069 eta Y: 4.738.042 |
Udalerria | AGOITZ |
Proiektua | Baimenaren baldintzak berrikustea, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2025eko martxoaren 10ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2503665