1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
172E/2025 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Caparrosoko Udal Planean, UC.7 unitatean, egin nahi den aldaketa egituratzaileari buruz. Aldaketaren sustatzailea Caparrosoko Udala da.
Plangintzaren aldaketaren xedea UC.7 unitatea da, biodiesela ekoizteko instalazioari dagokiona. Izan ere, unitatearen eremua berriz mugatu eta eremurako berariazko araudia ezarri nahi da, instalazioaren UGPrSa azkendu delako eta, ondorioz, baita eremuaren araudia ere, UGPrSari lotua zegoenez gero.
Aldaketaren eremua Caparrosoko herrigunetik iparraldera dago, udal mugartea zeharkatzen duten N-121 errepidearen eta trenbidearen trazaduraren aldamenean. Hartan sartzen dira biodiesela ekoizteko instalazioaren eremua eta haren inguru hurbileko lurzatiak.
Aurrekarien artean, aipatzekoa da 2017ko uztailaren 27an Caparrosoko Udalak hasiera batez onetsi zuela Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, UC.7 unitaterako eta haren ingurunerako, partikular baten ekimenaren ondorioz, Caparrosoko 3. poligonoaren 430. lurzatian abeltzaintza puntu bat ezarri ahal izateko, unitatearen araudiaren arabera jarduera hori debekatua dagoelako.
Agiria idaztean, ikusi zen akats bat zegoela Udal Planean, unitatearen mugaketa ez zetorrelako bat UGPrSarenarekin, eta alderdi hori zuzendu egin zen hasiera batez onetsitako agirian.
Agiriaren tramitazioan zenbait erakunderen txostenak jaso ziren, besteak beste, Udalen Hirigintza Planeamendurako Atalak egindako txosten orokorra, 2017ko urriaren 9koa, eta Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak egindakoa, 2017ko azaroaren 22koa.
Ondoren, Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, mugatu eta azkendu egin zen "Caparroson bioerregaiak ekoizteko instalazio bat paratzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala", Energía Hidroeléctrica de Navarra SAk sustatua.
Aurrekari guztiak azaldu ondoren, Caparrosoko Udalak plangintzaren aldaketa sustatu du, determinazio horiek betetzeko. Gainera, UC.7 unitatearen eremuaren barneko beste jabe guztien borondatea jaso du, zehazki biodiesela ekoizteko instalazioaren jardueraren titularrarena, bere instalazioak handitzeko asmoa baitu, 3. poligonoko 524. lurzatia gehituta.
Udal Planaren aldaketa egituratzaileak bi alderdi jasotzen ditu: alde batetik, UC.7 unitatearen eremuaren egungo egoerari egokitutako araudia ematea, eta, bestetik, 3. poligonoko 524. lurzatia unitate horretan sartzea, 3. poligonoko 495. lurzatiaren titular berarena baita, eta gaur egun 495. lurzatian dagoen bioerregaiak ekoizteko instalazioa handitu beharra dagoelako.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela eta proposatu du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren txostena ematea, aldekoa, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea Caparrosoko Udal Planean, UC.7 unitatean, egin nahi den aldaketa egituratzaileari buruz, ingurumenean ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Caparrosoko Udala da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 7an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2503623