68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

170E/2025 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Leitzan lurzoruaren kalifikazioan abeltzaintzarako biltegi bat eraikitzeko egin nahi den aldaketari buruz. Aldaketaren sustatzailea Arozena Sestorain Alain y Sestorain Zabaleta JJ SCA da.

Proposamenaren helburua da 4. poligonoko 250. lurzatiko E azpilurzatiaren kategoria aldatzea, abeltzaintzarako biltegi bat eraikitzeko, tunel erakoa. Lurzati hori baso lurzoru gisa kalifikatua dago, lurzoru urbanizaezinaren araubidearen barnean, eta hala dago jasoa Leitzako udal plangintzan.

Aipatu E azpilurzatiaren erabilera aldatzea proposatzen da, zehazki, gorde beharreko lurzoru urbanizaezin bihurtzea, eta kategoria horren barnean natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzoruaren azpikategorian.

Leitzako 4. poligonoko 250. lurzatiko E azpilurzatia, erabileraren aldetik, elkor gisa dago katalogatua eta 992,62 m²-ko azalera du. Gaur egun, lurzati horretan egiten den abeltzaintza jardueraren lanabesak biltegiratzeko eremu gisa erabiltzen da.

4. poligonoko 250. lurzatiko E azpilurzatiaren inguruan baso-masa garrantzitsu bat dago, eta aldaketak ez dio kalterik eragin beharko.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela, eta proposatu du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren txostena ematea, aldekoa, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea Leitzan lurzoruaren kalifikazioan abeltzaintzarako biltegi bat eraikitzeko egin nahi den aldaketari buruz, ingurumenean ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Arozena Sestorain Alain y Sestorain Zabaleta JJ SCA da. Ohartarazpen hau kontuan hartu beharko da: ezin zaio kalterik eragin E azpilurzatiaren inguruan dagoen baso-masari.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 7an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2503618