1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
40/2025 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, aurretiazko administrazio-baimena ematen diona "Zakubi" izeneko elektrizitatea baterietan biltegiratzeko instalazioari eta haren ebakuazio azpiegiturei. Instalazioa Altsasuko udal-mugartean dago.
Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko irailaren 2an The Best Global Practices SLk aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen "Zakubi" instalazioarentzat eta haren ebakuazio azpiegiturentzat. Elektrizitatea baterietan biltegiratzeko instalazio bat da, 5 MW-ekoa, eta Altsasuko udal-mugartean dago, 5. poligonoko 1137. lurzatian.
Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, biltegiratzeko instalazioak honako ezaugarri hauek izanen ditu:
–Potentzia izendatua: 5 MW.
–Transformadorea: 1 (5,5 MVA-ko potentzia).
–Edukiontziak: 4 (2,52 x 1,73 x 9.34 m³); bakoitzak 48 bateria modulu ditu, eta 2,752 MWh-ko biltegiratze ahalmena. Gainera, edukiontzi bakoitzak hozteko sistema bat, kontrolerako sistemak eta potentzia bihurtzeko sistemak ditu.
–Azalera okupatua: 0,07 Ha.
Bestalde, ebakuazio azpiegituretan instalazio hauek sartzen dira:
–Maniobra-, ebakitze-, babes- eta neurketa-zentroa, biltegiratzeko instalazioaren hesiaren barnean.
–13,2 kV-eko goi-tentsioko lurpeko linea, Altsasuko TAEko konexio-punturaino.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikulua aplikatuz (errege dekretu horren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira), aurreproiektua jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 17koa). Ez da alegaziorik jaso.
Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ukitutako erakunde hauei kontsulta egin zitzaien eta, taulan adierazitako egunetan, txosten hauek jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTENA | DATA |
Altsasuko Udala | | |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | X | 2024/11/08 |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | X | 2024/10/24 |
I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU | | |
Txostenean, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak adierazi du ukitutako lurretan ez dagoela katalogatuta aztarnategi arkeologikorik.
Bere aldetik, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak adierazi du ez dagoela ukipenik atal horren eskumeneko gaietan.
2024ko azaroaren 28an, eta, ondoren, 2024ko abenduaren 26an, sustatzaileak instalazioaren kokapena aldatu zuen, lurzati eta poligono berberen barnean.
Aurrekoa ikusita, aldatutako aurreproiektua jendaurrean jarri zen, iragarkia argitara emanda 2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14koan. Ez da alegaziorik jaso.
Aldi berean, kontsulta egin zitzaion Altsasuko Udalari, baina ez da txostenik jaso.
Bestetik, abenduaren 16an, Ingurumeneko zuzendari nagusiak 1313E/2024 Ebazpena eman zuen ingurumen inpaktuaren aldeko txostena emateko, eta bertan adierazi zuen aurreproiektuak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, eta, beraz, ez duela ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntik behar, hargatik eragotzi gabe ingurumen ebazpenean bertan ezarritako baldintzak bete behar izatea. Sustatzaileak aurreproiektuan aldaketak sartu ondoren, 2025eko urtarrilaren 3an, Ingurumen Eraginaren Atalak txostena egin zuen, eta, horren bidez, jakinarazi zuen ez dela ingurumen-eragin berririk sortzen, eta ez dela beste ebazpenik eman behar. Hala, indarrean jarraitzen dute Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 1313E/2024 Ebazpenean azaldutako baldintzek.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, The Best Global Practices SLren gaitasun legala, teknikoa eta ekonomikoa egiaztatu da.
Era berean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duenarekin bat, The Best Global Practices SLk banaketa sarearen kudeatzailearen baimena du sarbidea eta konexioa egiteko proiektuan jasotzen den puntuan.
Horregatik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa aintzat hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian burutu dela, eta The Best Global Practices SLri aurretiazko administrazio-baimena ematea proposatu du.
Adierazitakoarekin bat, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aurretiazko administrazio-baimena ematea The Best Global Practices SLri, elektrizitatea baterietan biltegiratzeko 5 MW-eko "Zakubi" instalaziorako eta haren ebakuazio azpiegituretarako. Instalazioa Altsasuko udal-mugartean dago.
2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau jakinaraztea The Best Global Practices SLri eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren aurrean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabete iragan baino lehen, errekurtsoan espedientearen zenbakia adierazita.
6. Ebazpen hau Altsasuko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko martxoaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2503792