68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2025 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, administrazio baimena ematen duena 2025ean Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko.

Gas-erregaien banaketa eta erabilerarako erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak –ICG 01etik 11ra– onetsi zituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren JTO-ICG-01eko 2. atalean ezarritakoarekin bat, 2024ko azaroaren 21ean, Nedgia Navarra SAk administrazio baimena eskatu zuen gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2025ean, Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta hirigune hauetan:

Ablitas, Oibar, Allo, Altsasu, Andosilla, Antsoain, Agoitz, Arakil, Aranguren (Mutiloa eta Taxoare), Arbizu, Arguedas, Arroitz, Artaxoa, Aiegi, Azagra, Oltza Zendea (Aratzuri eta Ororbia), Bakaiku, Barañain, Barillas, Baztan, Bera, Berbintzana, Beriain, Berriobeiti (Aitzoain), Berriozar, Bertizarana, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Zarrakaztelu, Cascante, Kaseda, Castejón, Cintruénigo, Zizur (Zizur Txikia eta Gazolatz), Galar (Cordovilla), Corella, Cortes, Doneztebe, Elgorriaga, Noain Elortzibar (Elortz, Noain, Dorre, Imarkoain eta Zulueta), Lizarra, Esteribar, Etxarri Aranatz, Ezkabarte (Arre), Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Eguesibar (Gorraitz eta Olatz), Uharte, Igantzi, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Lakuntza, Larraga, Leitza, Lekunberri, Lerin, Lesaka, Ledea, Lodosa, Longida, Los Arcos, Irunberri, Martzilla, Mélida, Mendabia, Milagro, Miranda Arga, Murchante, Murillo el Fruto, Obanos, Olazti, Erriberri, Orkoien, Oteitza, Iruña, Azkoien, Gares, Arrada (Murillo el Cuende), Ribaforada, San Adrián, Zangoza, Santakara, Sartaguda, Sesma, Sunbilla, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tutera, Tulebras, Uharte Arakil, Urdiain, Valtierra, Viana, Alesbes, Villatuerta, Atarrabia, Ziordia, Zizur Nagusia, Itza (Zuasti) eta Monteagudo.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak 20 egun balioduneko epean jendaurrean jarri zuen espedientea, iragarkia argitaratuz 2025eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ekoan, eta 2025eko urtarrilaren 22ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan; dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen.

Ez da alegaziorik jaso.

Adierazitakoarekin bat eta espedientean dagoen informazioa ikusita, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nedgia Navarra SAri administrazio baimena ematea Nafarroako Foru Komunitateko aipatutako udalerri eta hiriguneetan gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2025ean.

2. Aurkeztutako eta jendaurrean jarritako memoria onestea, eta hamabi hilabeteko epea ematea obrak egiteko.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharko dira, eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute (919/2006 Errege Dekretua, Gas-erregaien banaketa eta erabilerarako erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak –ICG 01etik 11ra– onetsi zituena).

4. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

5. Bi hilabeteko epean, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurrekontuaren ehuneko bi adinako bermea jarri beharko du Nedgia Navarra SAk. Instalazioak zerbitzuan jartzeko akta egin ondoren itzuliko da berme hori.

6. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren JTO-ICG 01eko 2. atalean ezarritakoaren arabera, 2026ko lehen hiruhilekoan Nedgia Navarra SAk proiektu bat aurkeztu beharko du, benetan egindako obren dokumentazio teknikoa jasotzen duena, obra bakoitza noiz jarri zen zerbitzuan adierazita.

7. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau Nedgia Navarra SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente kodea adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau ukitutako udalei jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko martxoaren 6an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2503593