Iragarkia
68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
112/2025 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita deialdia musikako goi mailako arte irakaskuntzen graduko ikasketetara sartzeko probak egin ditzaten ohiz kanpoko goiztiartasuna duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonek, Nafarroako Foru Komunitatean.
Goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dituen eta arte irakaskuntza profesionalen antolamendua eta baliokidetasunak ezartzen dituen ekainaren 7ko 1/2024 Legearen azken xedapenetako bigarrenak ezabatu egin du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 69. artikuluaren 5. apartatua, zeinak ezartzen baitzuen hemezortzi urtetik gorakoak zuzenean sartzen ahal zirela goi mailako arte irakaskuntzetara, hezkuntza administrazioek araututako eta antolatutako berariazko proba bat gainditu ondotik –proba horrek egiaztatzen du izangaiak badituela irakaskuntza horiek probetxuz egiteko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak–, eta musikako edo dantzako goi mailako ikasketetara sartzeko gutxieneko adina hamasei urtean ezartzen du.
Bestalde, ekainaren 7ko 1/2024 Legearen 7.3 artikuluak ezartzen duenez, Gobernuak, autonomia erkidegoei eta Arte Irakaskuntzen Kontseilu Gorenari kontsulta egin ondotik, zehaztuko du zein egoeratan sartzen ahalko diren goi mailako arte irakaskuntzetako graduko ikasketa jakin batzuetara (salbuespen gisa) beren arte diziplinan ohiz kanpoko gaitasuna edo goiztiartasuna erakutsi dutenak, 1.a) apartatuan aipatzen diren baldintzak ez bete arren. Nolanahi ere, modu horretara sartzen direnek, 1.b) apartatuan aipatzen den berariazko probaz gain, beste proba bat gainditu beharko dute, izangaiak Batxilergoa bukatzean izatea aurreikusten diren funtsezko gaitasunen garapena lortu duela egiaztatzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren IV. kapituluan eta dagokion garapen araudian aurreikusitakoaren arabera. Hezkuntza administrazio eskudunek, beren eskumenak gauzatzean, proba hori arautzeko eta antolatzeko ardura izanen dute.
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren 2025eko martxoaren 12ko txostena ikusirik, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko probarako deitzea Nafarroako Foru Komunitatean ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonei, ebazpen honen I. eranskin gisa eransten diren oinarrien arabera.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpena eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Inklusio Atalari, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari, Eskolatze Bulegoari, Orientazio Bulegoari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko martxoaren 19an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–OINARRIAK
1.–Probaren ezaugarriak.
1.1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proba hiru irakasgaik osatzen dute:
–Gaztelania edo Euskara.
–Artearen Historia edo Espainiako Historia.
–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa.
Irakasgai bakoitzak Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 72/2022 Foru Dekretuan jasotakoa izanen du ikasketa eredu.
1.2. Proba gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko da; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da.
1.3. "Gaztelania" eta "Euskara" ariketak gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, proba egiteko zer hizkuntza aukeratu den gorabehera.
1.4. Proba egiteko egokitzapenak.
Honako hau da probak egiteko egokitzapenen bat eskatzen duten pertsonek aurkeztu behar duten dokumentazioa:
a) Proba egiteko egokitzapenak desgaitasuna izateagatik. Inskripzio orrian proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da. Desgaitasuna frogatzeko, hurrengo agirietako bat aurkeztu beharko da heldutasun proban inskribatzeko eskabidearekin batera:
–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena; edo Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena; edo Defentsa Ministerioarena.
–Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.
b) Hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik proba egiteko egokitzapenak. Egoera hori frogatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, derrigorrezko edo derrigorrezkoaren ondoko ikasketak zein ikastetxetan egin dituen, horietako azkeneko orientatzaileak sinatua, ebazpen honen V. eranskineko ereduari jarraikiz. Inskripzio orrian proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.
1.5. Honako hauek dira proban inskribatzeko tasak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasei eta Prezio Publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 36. artikuluarekin, kontuan harturik foru lege horren 36.5 artikuluan ezarritako onura fiskalak:
–Proba egiteko inskripzioa: 18 euro.
–Kategoria orokorreko familia ugarietako kideak, guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria orokorrekoak) eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: 9 euro.
–Kategoria bereziko familia ugarietako kideak; guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria berezikoak); ekintza terroristen biktimak (baita haien ezkontidea, bikotekide egonkorra eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita seme-alabak ere); eta gutxienez %65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak: dohainik.
1.6. Proban inskribatzeko tasa ordaintzeko, dagokion ordainketa-gutuna bete beharko da Interneten, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen fitxan.
1.7. Tasaren kuota izena emateko ezarritako epean ez ordaintzea edo osorik ez ordaintzea baztertzeko arrazoia izanen da; orobat, bazterturik geldituko da tasa ordaintzetik erabat salbuetsita egoteko edo tasaren hobaria izateko behar diren agirietako bat aurkezten ez bada edo agiri horietan faltsukeriaren bat atzematen bada.
1.8. Tasa itzultzea, interesdunak eskaturik, bidezko izanen da, bakar-bakarrik, bitan ordaindu bada edo behar baino gehiago ordaindu bada.
1.9. Tasaren itzulketa eskatzeko, instantzia bat aurkeztu beharko da Hezkuntza Departamentuaren erregistroan, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua.
2.–Inskribatzeko baldintzak.
2.1. Proban inskribatzen ahalko dira, musikako goi mailako arte irakaskuntzetan sartu nahi eta agiri hauetakoren bat ez dutenak: Batxilergoko titulua, 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria, goi mailako arte Irakaskuntzen titulua, unibertsitateko titulua edo goi mailako teknikari titulua. Inskribatzeko baldintza izanen da 16, 17 edo 18 urte betetzea 2025. urte naturalean.
2.2. Proban inskribatzeko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.
3.–Inskripzioa.
3.1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proban inskribatzeko epea 2025eko apirilaren 28tik maiatzaren 4ra bitartekoa izanen da, biak barne.
3.2. Honela ematen ahalko da izena:
–Bertaratuta: Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da eskabidea, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren edozein bulegotan (2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietan, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera zuzenduko da. Izangaiak, aurkezpenaren egun berean, ensearti@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita, iragarri beharko du dokumentazioa igorri duela, igorpenaren gordailu eguna egiaztatzen duen agiriaren kopiarekin batera.
Telematikoki, online, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko fitxatik.
3.3. Izangai bakoitzak inskripzio orri bakarra bete beharko du, aurreko atalean aipatutako fitxan agertzen diren ereduei jarraituz. Inskripzio-orri horien edukia ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoa da.
Probarako inskripzioa bi aldiz eginez gero, izangaia ez da prozesuan onartuko.
4.–Dokumentazioa.
Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote inskripzio orriari:
a) Nahitaezko agiriak:
Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarren nortasun txartelaren, pasaportearen, nortasuna frogatzen duen bidaia agiriaren edo bisaren fotokopia, bi aldeetatik.
–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga Bilketako Kontuan Nafarroako Foru Komunitateko ohiz kanpoko goiztiartasuna adierazten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonak musikako goi mailako arte irakaskuntzetan graduko ikasketak egiteko proban inskribatzeko tasaren kontzeptuan hitzartutako zenbatekoa sartu izana ziurtatzen duen gordekina, hala badagokio.
–Hala badagokio, familia ugariaren tituluaren fotokopia, guraso bakarreko familiaren tituluarena, desgaitasunaren ziurtagiriarena edo Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriarena.
b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:
–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria, zer egokitzapen mota behar duen adierazita, ebazpen honen V. eranskineko ereduari jarraikiz.
5.–Onartu eta baztertuen zerrenda.
5.1. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak, baztertzeko arrazoiak adierazita, 2025eko maiatzaren 7tik aurrera argitaratuko dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan.
Zerrenda horietan adieraziko da, halaber, izangaiek eskatutako probaren egokitzapenen gaineko ebazpena.
5.2. Erreklamazioak egiten ahalko dira 2025eko maiatzaren 8tik 11ra bitarte, biak barne, eranskin honen 3. oinarrian agertzen diren tokietan, III. eranskineko ereduaren arabera:
–Onartua/baztertua izateari buruzko erreklamazioak Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera zuzenduko dira.
–Egokitzapen eskaerei buruzko erreklamazioak proben koordinazio epaimahaiko buruari zuzenduko zaizkio.
5.3. Erreklamazioak ebatzirik, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak 2025eko maiatzaren 13tik aurrera argitaratuko dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan.
Izangaiei dagozkien proba egokitzapenak ebatziko dira zerrenda horietan.
6.–Heldutasun probaren kalifikazioa eta balorazioa.
6.1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proba osatzen duen irakasgaietako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.
6.2. Probaren azken kalifikazioa hauxe izanen da: beraren gaietan lortzen diren noten batezbesteko aritmetikoa, 0tik 10era adierazia (bi dezimalekin). Gainditzeko, 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira.
7.–Probak egiteko egutegia.
7.1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proba 2025eko maiatzaren 22an eginen da, IV. eranskinean adierazitako ikastetxeetan eta orduan.
7.2. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren nortasun txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ez da proba egiten ahalko.
7.3. Ariketak jarraian zehazten den moduan eginen dira:
PROBA | DEIAREN EGUNA | IRAKASGAIA |
Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proba | Maiatzaren 22an, 09:30ean | Gaztelania edo Euskara |
Espainiako Historia edo Artearen Historia | ||
Atzerriko hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) |
7.4. Ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak "ez aurkeztutzat" joko dira ariketa horretan edo horietan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horien puntuazioa 0 izanen da.
8.–Proben emaitzak eta erreklamazioak.
8.1. Emaitzak argitaratuko dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan, jarraian adierazten diren egunetan:
Behin-behineko emaitzak | 2025eko maiatzaren 27a |
Erreklamazioak | 2025eko maiatzaren 28tik 30era (14:00ak arte) |
Behin betiko emaitzak | 2025eko ekainaren 5a |
8.2. Behin-behineko emaitzei buruzko erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (San Domingo kalea 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, III. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagozkion ebaluazio epaimahaiak bilduko dira haiek aztertu eta ebazteko.
8.3. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura. Aktaren eranskin bat ere argitaratuko da, non adieraziko baita, modu arrazoituan, ea kontuan hartu diren izandako erreklamazioak.
9.–Egiaztagiriak.
9.1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat igor diezaioten; bertan, GAI jartzen duen aipamenarekin batera, lortutako kalifikazioa jasoko da, bi dezimalen zehaztasunez zenbakiz adierazita.
9.2. Ziurtagiri hori Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Irakaskuntzen Atalean jasotzen ahalko dute interesdunek, 2025eko ekainaren 12tik aurrera.
10.–Epaimahaien osaera eta eginkizunak.
10.1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten probaren koordinazio epaimahaia Lanbide Heziketa, Digitalizazioa eta Hezkuntza Zerbitzuen zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 490/2024 Ebazpenean ezarritako sarrera proben koordinazio epaimahai bera izanen da (ebazpen horrek 2025. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen du Nafarroako Foru Komunitatearen eremurako).
Aipatutako koordinazio epaimahaiak, ebazpen horretan adierazitako eginkizunak betetzeaz gain, proba egiteko eta ebaluatzeko prozesua antolatuko du eta probaren garapenarekin zerikusia duen oro kudeatuko du, honako hauekin lotura duena izan ezik:
a) Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.
b) Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten sarrera-proba egiteko epez kanpoko eskaeren ebazpena.
Eginkizun horiek, a) eta b), Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak hartuko ditu bere gain.
10.2. Lanbide Heziketa, Digitalizazio eta Hezkuntza Zerbitzuen zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 490/2024 Ebazpenean aipatutako epaimahai ebaluatzaileek, ebazpen horretan sarrera-probetarako adierazitako eginkizunez gain, Nafarroako Foru Komunitatean ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonak musikako goi mailako arte irakaskuntzen graduko ikasketetara sartzeko probari dagozkion eginkizunak bete beharko dituzte.
11.–Errekurtsoak.
11.1. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik.
11.2. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, ebaluazio epaimahaiek edo koordinazio epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
II. ERANSKINA.–MUSIKAKO GOI MAILAKO ARTE IRAKASKUNTZETAKO GRADU IKASKETETARA SARTZEKO OHIZ KANPOKO GOIZTIARTASUNA ERAKUSTEN DUTEN ETA 2025. URTE NATURALEAN 16, 17 EDO 18 URTE BETETZEN DITUZTEN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO PERTSONEK EGIN BEHARKO DUTEN PROBA
INSKRIPZIO ESKABIDEA
DATOS PERSONALES / DATU PERSONALAK | |||
1er Apellido / 1. deitura: | 2º Apellido / 2. deitura: | ||
Nombre / Izena: | DNI-NIE / NAN-AIZ: | ||
Fecha de Nacimiento / Jaioteguna: | Sexo / Sexua: | ||
Domicilio / Helbidea: | Localidad / Herria: | ||
Código Postal / Posta Kodea: | E-mail / emaila: | ||
Nº de teléfono / telefono-zenbakia | Nacionalidad / Nazionalitatea: | ||
SOLICITA INSCRIPCIÓN A LA PRUEBA DE MADUREZ EN LAS SIGUIENTES MATERIAS / ESKATZEN DU HELDUTASUN PROBAN IZENA EMATEA, ONDORENGO IKASGAIETAN | |||||
Gaztelania | Euskara | Ingelesa | Frantsesa | Espainiako historia | Artearen historia |
DATOS PARA ADAPTACIÓN / EGOKITZAPENERAKO DATU OSAGARRIAK | |
Por discapacidad, indicar tipo de adaptación necesaria / Probaren egokitzapena desgaitasunagatik (adierazi zein egokitzapen behar den) Alumnado con ejes diagnósticos de TDAH o de "Otros Diagnósticos de Salud", actualizado en la ficha de NEAE de EDUCA / AFNHa duten edo "Beste osasun-diagnostiko batzuk" dituzten ikasleak, (EDUCA, EHBE fitxan, eguneratuta) Alumnado con dificultades específicas de aprendizaje / Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak Alumnado con necesidades educativas especiales / Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak |
SELECCIONAR / AUKERATZEA |
IDIOMA DE LA PRUEBA / PROBAREN HIZKUNTZA Castellano / Gaztelania Euskera / Euskara |
ESTUDIOS QUE ESTÁ CURSANDO EN EL CURSO 2024-2025 / 2024-2025 IKASTURTEAN EGITEN ARI DEN IKASKETAK | |||
Bachiller / Batxilergoa | Ciclo de Grado Medio / Erdi mailako zikloa | Bachiller Adultos / Helduendako Batxilergoa | Otras enseñanzas / Beste ikasketa batzuk egiten |
DOCUMENTACIÓN / DOKUMENTAZIOA | |
OBLIGATORIA / NAHITAEZ | Fotocopia del DNI - TIE Pasaporte / NANaren - Pasaportearen edo AIZren fotokopia |
Resguardo de ingreso en la Cuenta de Recaudación de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra de la tasa de inscripción a las pruebas de madurez (Carta de Pago) / Sarbide probetan izena emateko ordaindu beharreko tasa Nafarroako Foru komunitateko Administrazioaren Diru-bilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (ordain gutuna) | |
En su caso, documentación acreditativa para reducción o exención de tasas / Tasa - murriztapenarako edo tasen salbuespenerako, dokumentazio egiaztatzailea bere kasuan | |
ADAPTACIONES POR DISCAPACIDAD / EZGAITASUNAGATIKO EGOKITZAPENAK | Documentación acreditativa de discapacidad / Desgaitasunaren egiaztagiria |
DECLARACIÓN / AITORTZA |
La persona solicitante declara bajo su responsabilidad que los datos y documentos aportados son ciertos y que cumple con los requisitos exigidos para participar en la prueba de la presente convocatoria y queda informada de que la Administración podrá requerirle en cualquier momento la documentación acreditativa de dicho cumplimiento. / Eskatzaileak adierazten du, bere erantzukizunpean, aurkeztutako datu eta agiriak egizkoak direla eta deialdi honetako proban parte hartzeko baldintzak betetzen dituela, eta badaki Administrazioak edozein unetan eska dieziokeela hori frogatzen duen dokumentazioa. |
En ................................, a .......... de ................................................. de 2025
.......................................(e)n, 2025eko .................................aren ..................(e)(a)n
Firma de la interesada-o / Interesdunaren sinadura
III. ERANSKINA.–ERREKLAMAZIO INPRIMAKIA
..................................................................................................................... jaunak/andreak, ..................................................... zenbakidun NAN/ANT/pasaportea duenak, musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proban inskribatzeko eskaera egin ondotik.
Idazki honen bidez honako honen kontrako ERREKLAMAZIOA egin nahi du:
1. Onartuen behin-behineko zerrenda | |
2. Probako ariketak egiteko eskatutako egokitzapenen gainean hartu diren erabakiak: | |
Desgaitasunagatik | INren eta ADHNaren ondoriozko hezkuntza-laguntzako berariazko premiengatik |
3. Probaren behin-behineko emaitzak | |
4. Bestelako gaiak | |
Ondotik azaltzen ditudan arrazoiengatik:
........................................(e)n, 2025eko .....................................aren ..........(e)(a)n
Interesduna
(Sin.)
Bildutako datuak informatikoki tratatuko dira, behar den konfidentzialtasun eta erreserbarekin, eta zertarako bildu diren, horretarako bakarrik erabiliko dira, jarraikiz abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa).
IV. ERANSKINA.–MUSIKAKO GOI MAILAKO ARTE IRAKASKUNTZETAKO GRADU IKASKETETARA SARTZEKO OHIZ KANPOKO GOIZTIARTASUNA ERAKUSTEN DUTEN ETA 2025. URTE NATURALEAN 16, 17 EDO 18 URTE BETETZEN DITUZTEN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO PERTSONEK EGIN BEHARKO DUTEN PROBA EGINTEKO IKASTETXEAK
Iruñeko Arte Eskola, Amaia kalea 27, Iruña. 2025eko maiatzaren 22an, 09:30ean |
ANEXO V.–ACREDITACIÓN DE LA CONDICIÓN DE ALUMNADO DE NECESIDADES ESPECÍFICAS DE APOYO EDUCATIVO / HEZKUNTZA SOSTENGUKO BERARIAZKO PREMIAK DITUEN IKASLEAREN ZIURTAGIRIA
Centro docente /Ikastetxea…......................………………………………………………………………
Domicilio /Helbidea .......…………………………………………….………………………………………
Localidad /Herria ...………………………………………………….………………………………………
El Departamento de Orientación de este centro acredita que ............................................................................................................................................................................................................................................................... es una alumna o alumno con necesidades específicas de apoyo educativo debido a dificultades específicas de aprendizaje y trastornos por déficit de atención e hiperactividad / por necesidades educativas especiales, a los efectos de las Adaptaciones de la prueba para el acceso a los estudios de grado en enseñanzas artísticas superiores de música de personas que manifiesten precocidad extraordinaria y que cumplan 16, 17 o 18 años en el año natural 2025, en el ámbito de la Comunidad Foral de Navarra. | Ikastetxe honen Orientazio Departamentuak egiaztatzen du…............................................................................................................................................................................................................................................................... berariazko Hezkuntza-laguntza behar duen ikaslea dela, ikasteko zailtasun espezifikoak eta arretagabeziaren eta hiperaktibitatearen nahasteak dituelako / Hezkuntza-premia bereziak dituelako. Hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitatean ezohiko goiztiartasuna duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonei musikako goi mailako arte irakaskuntzetan graduko ikasketak egiteko proban, pertsona honek beharko lituzkeen egokitzapenak ezarri beharko lirateke. |
ADAPTACIONES NECESARIAS / BEHARREZKO EGOKITZAPENAK
Ampliación de tiempo (20 minutos máximo). | Denbora luzatzea (20 minutu gehienez). |
Asiento reservado (se sitúa al alumnado con dificultades específicas de aprendizaje alejado de las zonas de paso para evitar distracciones). | Eserlekua erreserbatzea (ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak pasaguneetatik urrun kokatuko dira ez dezaten arreta galdu). |
Tras las indicaciones iniciales, se le preguntará a nivel personal si han entendido las instrucciones, las opciones… | Hasierako jarraibideen ondotik, banaka galdetuko zaie argibideak, aukerak, etab. ulertu dituzten. |
Llamadas de atención (cuando se ve al alumnado con dificultades específicas de aprendizaje distraído se le pregunta qué tal va para que siga haciendo el examen). | Ohartarazpenak (ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak distraituta ikusiz gero, zer moduz ari diren galdetuko zaie, azterketa egiten jarrai dezaten). |
Para el alumnado con dificultades específicas de aprendizaje: revisión del examen por parte del profesorado en el periodo adicional de tiempo, para comprobar que es comprensible y si tuvieran que realizar alguna corrección, será siempre dentro del tiempo máximo concedido. | Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, irakasleek azterketa berrikusiko dute denbora gehigarriaren tartean, ulergarria den egiaztatzeko, eta zuzenketaren bat egin behar izanez gero, utzitako gehieneko denboraren barruan egin beharko dute. |
Ordenador. Para los alumnos con dificultades específicas de aprendizaje que habitualmente utilice el ordenador como ayuda técnica en el centro, se facilitará un ordenador con procesador de textos, conectado a red eléctrica y sin conexión a internet. El corrector ortográfico estará activado. En algunas asignaturas no se puede utilizar: Dibujo, Matemáticas, Física, Química. En asignaturas como Biología se escribe el texto y los dibujos necesarios se hacen a mano. Se sitúa al alumnado en última fila, para no hacer visible la pantalla. | Ordenagailua. Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, ikastetxean laguntza tekniko moduan ordenagailua erabiltzeko ohitura baldin badute, ordenagailu bat utziko die, testu prozesagailua duena, sare elektrikora konektatua eta interneteko konexio gabe. Zuzentzaile ortografikoa aktibatuta egonen da. Ez da erabiltzen ahalko irakasgai batzuetan: Marrazketa, Matematika, Fisika, Kimika. Biologia moduko irakasgaietan, testua idazten da eta beharrezko marrazkiak eskuz egiten dira. Ikasleak azken ilaran eseriko dira, pantaila ez dadin agerian egon. |
Información sobre dificultades específicas de aprendizaje para los correctores. | Ikastaldiaren zailtasun espezifikoei buruzko informazioa zuzentzaileendako. |
Necesidades educativas especiales (CREENA) | Hezkuntza premia bereziak (NHBBZ) |
OBSERVACIONES / OHARRAK
…………………, a ……… de ………………………… de 2025 /
……………… (e)n, 2025eko ………………………… aren …………..……..(e)(a)n
La orientadora - El orientador / Orientazailea
Iragarkiaren kodea: F2504290
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
