1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
67/2025 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita iraungi dela Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 148/2023 Ebazpenaren bidez hasitako prozedura, xede zuena Nafarroako Foru Komunitatea deklaratzea M.ª Carmen Fernández García andrearen abintestato jaraunsle (GP 2021228).
2021eko azaroaren 4ko eta abenduaren 14ko idazkien bidez, jakinarazi zitzaion Ondare Zerbitzuari M.ª Carmen Fernández García andrearen jabetzako etxebizitza bat zegoela, andre hori jaraunsle ezagunik gabe hil zela eta, funtsean, Nafarroako Foru Komunitatea legezko oinorde deklaratzea eskatzeko.
Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legeak 24.5 artikuluan xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetza eginen da lege horrexetan, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arauetan eta aplikatzekoak diren arau osagarri edo erregelamenduzkoetan ezarritakoari jarraikiz.
Bestalde, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioaren edo Nafarroako Foru Berriaren 300. Legeak ezartzen du legezko oinordetzara joko dela baldin eta jarauntsi osoa edo zati bat xedatzen ez bada testamentu bidez, oinordetza-itun baten bidez edo, konpilazio horrekin bat etorrita, oinordetza gauzatzeko baliozko beste modu baten bidez.
Foru Berriaren 304. Legeak legezko oinordetzarako hurrenkera ezartzen du tronkalak ez diren ondasunentzat: legearen 1etik 6ra bitarteko puntuetan zehazten dira ondoz ondoko deiak, eta 7.enean agintzen da ezen, aurreko zenbakietan aipaturiko ahaiderik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitatea izanen dela oinordeko; horrek, jaraunspenaren ondasun eta eskubideen likidazioa egin ondotik, interes sozialeko xedeetarako erabiliko du jarauntsia, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horietarako aurreikusia dagoen aurrekontu zuzkidura handituz. Era berean, 307. Legean zehazten da zein ahaideri deituko zaien ondasun tronkalen oinordeko izateko, eta, azken paragrafoan ezartzen denez, "halako ahaiderik izan ezean, oinordetza gauzatuko da 304. Legearekin bat etorriz".
Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 29an eman 148/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zaio Nafarroako Foru Komunitatea M.ª Carmen Fernández García andrearen abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedurari. Ebazpen hori 2023ko 132. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3koan, 2023ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 19koan, eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak xedatzen du administrazio publikoak behartuak daudela administrazio publiko guztiei buruzko berariazko ebazpena ematera. Eta gaineratzen du ebazteko epea izanen dela prozesura bakoitzaren arauetan finkatutakoa, eta, ofizioz hasitako prozeduretan, epe hori hasiko dela prozedura hasteko erabakiaren egunean. Kasu honetan, prozedurari dagokion araua Nafarroako Ondareari buruzko Legea da, 24.6 artikulua, non xedatzen baita prozedura ebazteko gehieneko epea urtebetekoa izanen dela, prozedura hasten den egunetik kontatzen hasita.
Kontuan harturik prozedura hasteko ebazpena 2023ko maiatzaren 29koa dela eta urtebete joan dela prozedurari bukaera emateko ebazpenik eman gabe, prozedura iraungi dela deklaratzeko ebazpen bat ematea besterik ez dago.
Horrenbestez, Nafarroako Ondareari buruzko 14/2007 Foru Legearen 24.5 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Iraungitzat jotzea Nafarroako Foru Komunitatea M.ª Carmen Fernández García andrearen abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedurari.
2. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta Iruñeko Udalera igortzea bertako iragarki-taulan ikusgai jar dadin hilabetez.
3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Orokorraren Atalera eta Ondare Zerbitzura (Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atala eta Administrazio Aferetarako Bulegoa) eta departamentu horretan Ekonomia eta Ogasun Departamentuak duen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Eskumenen eta prozeduraren gaineko arauak urratuz gero, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatuaren arabera, betiere administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri baino lehen.
Iruñean, 2025eko martxoaren 10ean.–Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia, Maite Domínguez Muguiro.
Iragarkiaren kodea: F2503759