68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, xedatzen duena argitaratu dadila Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2025eko otsailaren 28an hartutako Erabakia, zeinaren bidez biek batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, laguntza eta ekarpen ekonomikoak eman ditzan 2025ean iraupen-eskiko eskola kanpaina gauzatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoarekin bat, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren artean 2025eko otsailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, batera baimendu zuten Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, laguntza eman dezan iraupen-eskiko eskola kanpaina gauzatzeko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Lurralde Kohesiorako kontseilariaren eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren arteko 2025eko otsailaren 28ko Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, laguntza eta ekarpen ekonomikoa eman dezan 2025ean iraupen-eskiko eskola kanpaina gauzatzeko.

2. Foru agindu hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentura, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2025eko martxoaren 4an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUAREN ETA LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUAREN ARTEKO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BATERA BAIMENTZEN BAITUTE KUDEAKETA-ESLEIPEN BAT EGITEA NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUARI, LAGUNTZA ETA EKARPEN EKONOMIKOAK EMAN DITZAN 2025EAN IRAUPEN-ESKIKO ESKOLA KANPAINA GAUZATZEKO

Iruñean, sinadura elektronikoen egunean.

Alde batetik, Rebeca Esnaola Bermejo andreak, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak, eta

Oscar Chivite Cornago jaunak, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariak

ADIERAZTEN DUTE:

Lehendabizi.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua erakunde autonomo bat da, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari atxikia (departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuaren 3.2 artikulua). Hain zuzen, azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak. Dekretu horretan, bada, ezarri zen Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren eskumenak direla, besteak beste, honako hauek: modu autonomoan edo lankidetzan sustatzea heziketa fisikoa eta kirola bultzatzeko programak eta jarduerak herritarren kolektibo guztientzako, kirolak berezkoak dituen balio sozialak eta hezkuntzakoak sustatzea, eta kirol arloan berdintasuna bermatzen duten neurriak sustatzea beste entitate publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan.

Hain zuzen, azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa. Dekretu horretan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenak ezarri ziren, eta horien artean dago honako hau: lurralde kohesiorako funtsezkoak diren politika publikoak bultzatzea, horretarako ezarriz jendez husten ari diren Nafarroako eskualdeen biztanleria mantendu eta indartzeko baldintza sozialak eta ekonomikoak eta lurralde-baldintzak.

Bigarrena.–2025eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan honako partida hauek daude:

–Lurralde Kohesiorako Departamentua:

210002-21400-4400-922100 "NICDO: eskiko eskola kanpaina", 100.000 euroko kreditua duena.

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua:

A50002-A5100-4400-336102 "NICDO: eskiko eskola kanpaina", 650.000 euroko kreditua duena.

Hirugarrena.–Kanpaina honen helburua da kirola eta jarduera fisikoa ikasleen artean sustatzea eta bultzatzea, heziketaren ikuspegitik. Horretarako, lehentasuna ematen zaio balioetan oinarritutako hezkuntzari eta ohitura osasuntsuak sortzeari, ulertuta bizikidetza eta kirola funtsezkoak direla ikasleen garapen integralerako.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan ezarri zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren misioa dela despopulazioaren kontrako borrokaren estrategiarekin lotuta dauden neurriak, erronka demografikoari aurre egitekoak eta lurralde egituraketaren aldekoak aztertu, koordinatu, proposatu eta izapidetzea.

Izan ere, despopulazioaren aurkako borrokan, harremanak bultzatzeko dinamikak oso elementu garrantzitsuak dira herrien arteko gizarte-kohesiorako. Produktibitatearekin berarekin zerikusia duten alderdietatik harago (enplegua, prestakuntza eta abar), badira beste faktore batzuk, balio dutenak landa-eremuak toki erakargarri bilakatzeko. Hortaz, mota honetako kanpainek laguntzen dute sozializazio-guneak sortzen, zeinetan kirola eta hezkuntza funtsezkoak baitira.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena.–Baimentzea kudeaketa-esleipen bat Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren alde, laguntza eta ekarpen ekonomikoak eman ditzan 2025ean iraupen-eskiko eskola kanpaina gauzatzeko.

Bigarrena.–Esleipenak urtebeteko indarraldia izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, aldez aurretik behar diren tramiteak egin eta gero, aurrekontuko partida hauen kargura eginen da:

–Lurralde Kohesiorako Departamentua:

210002-21400-4400-922100 "NICDO: eskiko eskola kanpaina", 100.000 euroko kreditua duena.

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua:

A50002-A5100-4400-336102 "NICDO: eskiko eskola kanpaina", 650.000 euroko kreditua duena.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentura, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eta erabaki honen edukiarekin ados daudela erakusteko, bi aldeek sinatu dute, bi aletan, goian adierazitako lekuan eta egunean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Oscar Chivite Cornago, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2503482