1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 350/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako oposizioko lehendabiziko probaren behin betiko emaitzen aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikari izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 350/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikari izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan, Beatriz Yoldi Azcona andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du oposizioko lehenengo probaren behin betiko emaitzen aurka.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko martxoaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2504424