1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
56/2025 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita sarrerako hautapen prozeduren espediente bat, Christian Isahel Ruiz Jiménez jaunari dagokionez, oposizio-lehiaketa bidez betetze aldera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostu bat, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duena.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 3an emandako 246/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrerako hautapen prozedurak onetsi dira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 27an emandako 189/2024 Ebazpenaren bidez, arauak eman ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, betetzeko sarrerako hautapen prozeduraren praktikaldia arautzeko, betiere enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 24ko 267/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrerako hautapen prozeduren espedientea.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 3ko 1/2025 Ebazpenaren bidez zuzendu zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 24ko 267/2024 Ebazpenean antzemandako akatsa, hain zuzen, Christian Isahel Ruiz Jiménez jauna ez sartzea.
Deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, praktikaldia bukatuta, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionario izendatuko ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpenaren bidez. Orobat, Hautatutako pertsonen izendapena praktikaldia egiten den ikasturteko abenduaren 31tik aurrerako ondorioekin eginen da, eta praktikaldia egiteko esleitzen zaizkien destinoetan jarraitu beharko dute karrerako funtzionario izendatzen diren ikasturteko abuztuaren 31ra arte.
Espedientean dauden txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordeak egindako proposamena ikusita, bidezkoa da Christian Isahel Ruiz Jiménez jauna "gai" deklaratzea, praktikaldia gainditu baitu, eta karrerako funtzionario izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuan aritzeko, betiere atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duen batean.
Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Sarrerako hautapen prozeduren espediente bat onestea, Christian Isahel Ruiz Jiménez jaunari dagokionez, oposizio-lehiaketa bidez betetze aldera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostu bat, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duena (prozedura Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen).
2. Christian Isahel Ruiz Jiménez jauna praktikaldian "gai" deklaratzea eta karrerako funtzionario izendatzea.
Funtzionarioaren izendapenak 2024ko abenduaren 31tik aurrerako ondorioak izanen ditu (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostua, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duena). Hona hemen:
–Izena: Ruiz Jiménez, Christian Isahel.
–Lanpostua: Lehen Hezkuntzako maisua (IIP gaztelania).
–Txanda: irekia.
–Puntuazioa: 6,3675.
Ruiz jaunak jarraitu beharko du praktikaldia egiteko esleitu zaion lanpostu berean, funtzionarioaren izendapeneko ikasturte honetako abuztuaren 31ra arte.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
6. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuari eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 14an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2504146