68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

473E/2025 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren ebaluazio batzordearen osaera aldatzen duena.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.

Maite Tellechea Olaiz batzordeko idazkariak batzorde horren esparruan aritzeari utzi dio.

Sagrario Laborda Santesteban batzordeko kideari baja eman zaio, erretiroa hartu du-eta.

Javier Baquedano Arriazu eta Yolanda Gregorio López batzordeko kideek ezarritako 4 urteko agintaldia bete dute, eta, horrenbestez, bidezkoa da haiek ordeztea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak Maitane Eguaras Goñi andrea proposatu du batzordeko kide izateko.

Osasun Zuzendaritza Nagusiak Javier Baquedano Arriazu jauna proposatu du batzordeko kide izateko.

NOPLOIko Langileen Batzordeak Rafael Peiró López jauna proposatu du batzordeko kide izateko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maite Tellechea Olaiz andrea, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren ebaluazio batzordeko idazkaria, kargutik kentzea.

2. Sagrario Laborda Santesteban andrea, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kidea, kargutik kentzea.

3. Yolanda Gregorio López andrea, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kidea, kargutik kentzea.

4. Miguel Asurmendi Salvide jauna Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren ebaluazio batzordeko idazkari izendatzea.

5. Maitane Eguaras Goñi andrea Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kide izendatzea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

6. Javier Baquedano Arriazu jauna berriro ere izendatzea aipatu batzordeko kide, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

7. Rafael Peiró López jauna aipatu batzordeko kide izendatzea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Langileen Batzordeak proposaturik.

Horiek horrela, honako hauek osatzen dute Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren batzordea:

Batzordeburua: M.ª Cristina Agudo Pascual andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 2274E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordeko kideak:

–Javier Baquedano Arriazu jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

–Paula Ceberio Rojas andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 2274E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

–Belen Asenjo Redín andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 23ko 829E/2022 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Maitane Eguaras Goñi andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–María Sagrario Cilveti Gubia andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 2274E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Rafael Peiró López jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

Idazkaria: Miguel Asurmendi Salvide jauna.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.

Iruñean, 2025eko martxoaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2504170