68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29/2025 Foru Agindua, martxoaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Rosa María Ochoa Beamonte andrea izendatzen baita Corellako "Niño Jesús" haur eskolako zuzendari.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, 27. artikuluan ezartzen du Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletako zuzendari lanpostuak izendapen librearen bidez beteko direla, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik. Orobat ezartzen du Hezkuntza Departamentuko kontseilariak izendatuko dituela zuzendari horiek.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, Rosa María Ochoa Beamonte andrea Corellako "Niño Jesús" haur eskolako zuzendari izendatzearen aldekoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Rosa María Ochoa Beamonte andrea Corellako "Niño Jesús" haur eskolako zuzendari izendatzea. Izendapenak 2025eko martxoaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Haur Eskolen Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2504232