68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

19/2025 FORU DEKRETUA, martxoaren 19koa, Sara Indurain Tornos andrea Iruñeko notario izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez (2025eko urtarrilaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hutsik dauden notariotzak betetzeko deialdia egin zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Lehendakaritzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio, baita zuzendaritza nagusi horren 2025eko otsailaren 20ko Ebazpena ere. Ebazpen horren bidez, hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi zen (2025eko otsailaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Sara Induráin Tornos andrea Iruñeko notariotzari atxiki zitzaion.

Horrenbestez, bidezkoa da Iruñeko notariotzaren titularra izendatzea, Lehendakaritzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak egindako proposamenaren arabera.

Horrenbestez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko martxoaren hemeretziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Lehenengoa.–Sara Induráin Tornos andrea Iruñeko notario izendatzea.

Bigarrena.–Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Notarioen Elkargoaren dekanoari.

Iruñean, 2025eko martxoaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2504245