67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Akats zuzenketa, honako deialdi honen laburpenean: autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia. Inicia proiektua 2025

Ikusirik akats material bat dagoela honako deialdi honen laburpenaren iragarkian: autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia (Inicia proiektua 2025), ondotik ematen da behar den zuzenketa. Iragarki hori 2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.

Honela dioen tokian:

Deialdi honetan dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2025eko urriaren 31 izango da.

Honela behar du:

Deialdi honetan dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2025eko urriaren 30a izango da.

Zizur Nagusian, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2504578