67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Gorraizko S.2.2 lurzatiaren xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

Aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko martxoaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi dela aldaketa Gorraizko S.2.2. lurzatiaren xehetasun-azterketan, Gestión Just in Time SL sustatuta. Hori guztia, betetzeko ezartzen dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko martxoaren 19an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2504234