2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Eskumenak beste baten esku uztea
Ultzamako alkateak, 2025eko martxoaren 25ean, 193/2024 Ebazpena eman du. Hona hemen testua:
Gaia: Eskumenak eskuordetzea Laboratorio de Resbaladicidad SL (WESSEXLAB) enpresari esleitutako kontratu hau aurrera eramateko: "Ultzamako Udalaren kirol-instalazioetan (kiroldegia, igerilekua eta pilotalekua) ur sanitarioaren analisi mikrobiologiko, fisiko eta kimikoaren zerbitzuak".
–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluko 1. paragrafoko ñ) epigrafearen edukia; horren arabera, aurrekontuaren diru-sarrera arrunten % 10etik beherako balioa duten kontratazioak egiteko eskumena dagokion toki-entitateko lehendakariari dagokio.
–Ikusirik "Ultzamako Udalaren kirol-instalazioetan (kiroldegia, igerilekua eta pilotalekua) ur sanitarioaren analisi mikrobiologiko, fisiko eta kimikoaren zerbitzuak" kontratatzeko espedientea. Zerbitzu horiek Laboratorio de Resbaladicidad SL (WESSEX LAB) enpresari esleituko zaizkio, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 81. artikuluaren prozeduraren bidez (zenbateko txikiko kontratua), guztira 15.000,00 euro-tik beherako zenbatekoa baitu.
–Ikusirik enpresa kontratistan Ultzamako Udaleko alkatearen zuzeneko ahaide batek lan egiten duela.
–Ikusirik, beraz, kasu honetan Ultzamako alkateak abstentzio betebeharra duela, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren 2-b) apartatuan horrela ezartzen baita.
–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4 artikulua eta horrekin bat datozenak, eta Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak. Artikulu horietan eskumen hori eskuordetzeko aukera eta horretarako beharrezkoak diren izapideak ezartzen dira.
–Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuaren edukia, eta horren arabera erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharra dagoela.
EBATZI DU:
Lehena.–"Ultzamako Udalaren kirol-instalazioetan (kiroldegia, igerilekua eta frontoia) ur sanitarioaren analisi mikrobiologiko, fisiko eta kimikorako zerbitzuak" kontratatzeko espedientean esku ez hartzea, eta hori egiteko eskumena Ultzamako Udaleko 1. alkateorde Jesús M.ª Larretxea Lazkanoren esku uztea.
Bigarrena.–Ultzamako Udaleko 1. alkateorde Jesús M.ª Larretxea Lazkanori jakinaraztea eskumenen eskuordetza. Eskuordetze horrek ebazpen hau eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duenak, 44.-2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Nolanahi ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ahal izango da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako moduan.
Hirugarrena.–Ultzamako Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, jakinaren gainean egon dadin, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Martin M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2504606