2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Deialdia, kultura taldeei laguntzak emateko 2025ean kultura jarduerak egin ditzaten. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 821803.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/821803).
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko otsailaren 17ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen herriko kultura elkarteei laguntzak emateko 2025ean kultura jarduerak egin ditzaten.
Laguntzaren onuradun izateko 2. oinarrian ezarritako baldintzak bete behar dira.
Horretarako aurrekontua, gehienez ere, 6.000 eurokoa izanen da.
Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Oinarri arautzaileak, hemen: https://www.sanguesa.es/eu/.
Zangozan, 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2504362