2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Euskara ikasteko 2025eko dirulaguntza-deialdia. Laburpena laburpena
DDBN (Identif.): 821204.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/821204).
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) apartatuan zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hasiera batez hartutako erabakiaren bidez onartu baitzuen -erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).
Lehena.–Onuradunak.
Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den eta egoera horretan dauden pertsonak izaten ahal dira onuradun.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak emateko prozedura arautzea.
Hirugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan: 70.000 euro.
Deialdi honi esleitutako gehieneko aurrekontu-zenbatekoa honela banatuko da:
–A modalitateko ikastaroak: 62.000 euro.
–B modalitateko ikastaroak: 8.000 euro.
Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.
Dirulaguntzetarako eskabideak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
–A modalitatea (2024ko urritik 2025eko ekainera bitarte egindako ikastaroak): epea zabalik 2025eko maiatzaren 5etik ekainaren 5era.
–B modalitatea (2025eko udan egindako ikastaroak): epea zabalik 2025eko irailaren 1etik urriaren 1era.
Seigarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren gastuak egiteko epea.
2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era.
Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.
Modalitate bakoitzeko dirulaguntza eskatzeko epean aurkeztu beharko da, muga honekin:
–A modalitatea: epea 2025eko ekainaren 5ean amaituko da.
–B modalitatea: epea 2025eko urriaren 1ean amaituko da.
Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.
Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo jarduerak justifikatu ondorengo ordainketa.
Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.
Iragarkiaren kodea: L2504209