2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Dirulaguntza-deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendua, euskara sustatzeko proiektuak egin ditzaten 2025ean. Laburpena
DDBN (Identif.): 821215.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/821215).
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) apartatuan zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hasiera batez hartutako erabakiaren bidez onartu baitzuen –erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).
Lehena.–Onuradunak.
Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den eta egoera horretan daude entitateak izaten ahal dira onuradun.
Bigarrena.–Xedea.
Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei dirulaguntzak emateko prozesua arautzea, Iruñean euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak egin ditzaten.
Hirugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan: 118.000 euro.
Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.
Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, honako izapide honetan:
"Pertsona juridikoendako dirulaguntzen eskaera elektronikoa".
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Hilabete, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
Seigarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren gastuak egiteko epea.
2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitarte.
Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.
2025eko abenduaren 31.
Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.
Ordainketa aurreratua: dirulaguntzaren %100 ordainketa aurreratu bakarrean ordainduko da. Entitate onuradunek justifikazio-agiriak aurkeztu beharko dituzte deialdi honetan ezarritako epean eta moduan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.
Iragarkiaren kodea: L2504207