67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa puntuala. Katalogoa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2025eko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-MAR-25 (5/CU).

«Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa puntualaren xedea da Iruñeko Udal Planeko katalogoan sartzea Media Luna parkearen inguruko baranda modeloaren elementu bereizgarriak eta apaingarriak; udalerriak berea duen urbanizazio elementua da eta bai Arga ibaiaren ibilguaren, bai eta hiriko zenbait lekuetan dauden bertzelako koskak babesteko balio du.

Horrela, Iruñeko Udalaren 2024ko urriaren 3ko erabakia betetzen da.

Espedientean jasota daude Hirigintza Gerentziako letraduaren 2025eko otsailaren 10eko txostena eta Osoko Bilkurako idazkariaren 2025eko otsailaren 14ko txostena.

Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127.1 artikuluari jarraikiz, Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 17ko (4/UV) erabakia hartu zuen, proiektua onesteko.

Horiek horrela eta bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 123.1. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea "Iruñeko Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa puntuala. Katalogoa" deritzon agiria, azalpen zatian adierazia.

2. Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; iragarkia argitaratuko da, orobat, Udalaren iragarki-taulan eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

3. Txostenak eskatzea Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziari (AESA) eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua).

4. Erabaki hau jakinaraztea Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziari (AESA) eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua), adierazitako ondorioetarako».

Hasiera batez onetsitako dokumentua kontsultatu ahalko da honako esteka honetan: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/tramitazio-bidean-dagoen-araudia.

Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2504186