2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
2025 urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 artikuluarekin bat etorriz, jakinarazten da 2025 urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2025eko martxoaren 14tik maiatzaren 5era bitartekoa izango dela.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko apirilaren 15ean kargatuko dira kontuetan, eta helbideratu gabekoak, berriz, Udal honen banku-kontuetan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dira.
Ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epean egiten, prozedura exekutiboa hasiko da eta Tributuei Buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin gehituko dira.
Olaztin, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2504117