2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Onestea Eraikingintza-ordenantzaren 30. artikuluan –fatxadak– aldaketa xehatua egiteko ingurumen-txosten estrategikoa
Miranda Argako Udalak, 2024ko urtarrilaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "Miranda Argako Arau Subsidiarioetako Eraikingintza-ordenantzaren 30. artikuluaren –fatxadak– aldaketa xehatua". Miranda Argako Udalak berak sustatu du, araubide argia ahalbidetzeko, eraikuntzen fatxadetan baimentzen diren konposizio, material eta koloreen gaineko mugak ezarriz, aldi berean area homogeneoen beharretara eta beren berezko ezaugarrietara egokituz.
Espedientea jendaurrean jarri zen hilabetez, iragarkia argitaratuta 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera, espedientea ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren menpe jarri da; aipatu arauaren 6.2 a) artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat, non ezartzen baita ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua (IEES) eginen zaiela, bertzeak bertze, honako hauei: "a) Aurreko atalean aipatutako plan eta programetako aldaketa txikiak".
Teresa Nebreda Artieda arkitektoak 2025eko urtarrilaren 13an emaniko txostenak agerian uzten du aurkeztutako aldaketaren helburu bakarra dela onartutako koloreak zehaztea eta, berriak direla eta, kontuan hartu gabeko materialen araubidea sartzea, eta Hirigune Historikoa modu berezian arautzea, haren ezaugarriak kontuan harturik. Izan ere, gai estetiko eta eraikuntzazko hutsa da, eta ez du inolako eraginik ingurumenean.
17/2020 Foru Legearen 10.3 artikuluan aditzera ematen da lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak esleituta dituzten toki-erakundeek ingurumen organo gisa jardunen dutela, Ingurumen Ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak esleitzen dizkidan eskumenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–"Miranda Argako Arau Subsidiarioetako Eraikingintza-ordenantzaren 30. artikuluaren –fatxadak– aldaketa xehatua" delakoaren aldeko ingurumen txosten estrategikoa egitea, ingurumen-ukipen nabarmenik sortzen ez duela iritzita. Aldaketa Miranda Argako Udalak sustatu du.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Teresa Nebreda Artiedari (Arau Subsidiarioen aldaketa eta ingurumen-txostena idatzi dituen teknikoa), eta zerbitzu teknikoei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Miranda Argan, 2025eko martxoaren 18an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2504178