67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

UE-31 unitateko SD-10 sektoreko plan partziala. Hasierako onespena

Alkatearen 2025eko martxoaren 24ko 178. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Lesakako UE-31 unitateko SD-10 sektoreko plan partziala, Lesakako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Lesakan, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2504527