2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Udaltzain Zerbitzuaren burutzaren eskumena eskuordetzea
Funesko Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du, hona hemen haren laburpena:
"Lehenbizikoa.–Juan Antonio Cirauqui Orayen zinegotziaren esku uztea Udaltzain Zerbitzuaren burutzaren eskumena, oro har.
Eskudantzien eskuordetze hau, eraginkorra izateko, zinegotziak onartu beharko du; hala eta guztiz ere, eskuordetza isilbidez onartutzat joko da, baldin eta hiru egun balioduneko epean, erabakia jakinarazten denetik, eskuordetzaren hartzaile den kideak ez badio organo eskuordetzaileari berariaz adierazten ez duela eskuordetza onartzen.
Bigarrena.–Eskuordetza honek bilduko ditu bai kasuan kasuko zerbitzuak zuzentzeko ahalmena, bai oro har kudeatzekoak.
Nolanahi den, alkatetza honek beretako berariaz gordetzen ditu aipatu eskuordetutako eskumenari dagozkion honako ahalmen hauek:
a) Delegaturiko eskumenaren kudeaketaren berri zehatza jasotzea, baita eskuordetzearen ondoriozko egintza edo xedapenen berri ere.
b) Erabaki garrantzizkoak hartu aurretik, haien gaineko informazioa jasotzea.
c) Ulertuko da organo eskuordetzaileak eman dituela eskuordetza jaso duen organoak emandako egintzak; horrenbertzez, organo eskuordetzaileak ebatzi beharko ditu egintza horien kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak.
Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Funesko Udaleko iragarki-taulan (fisikoan zein birtualean) ediktuak ikusgai edukitzea, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua.
Laugarrena.–Eskuordetze hau jakinaraztea eskuordetzea jaso duen Juan Antonio Cirauqui Orayen zinegotziari.
Bosgarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Udalbatzari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran."
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Funesen, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2504395