67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Hiri-jarduketako plan berezia, 1. poligonoko 824. lurzatian. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2025ko otsailaren 24ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketako plan berezia 1. poligonoko 824. lurzatian, Elgorriagako Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Elgorriagan, 2025ko martxoaren 18an.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L2504507