2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELGORRIAGA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 280. lurzatirako. Hasierako onespena
Elgorriagako Udalak, 2025eko otsailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa Elgorriagako Udal Planeko 1. poligonoko 280. Lurzatirako. Sustatzailea María Victoria Ibarra Irureta andrea da.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin.
Elgorriagan, 2025ko otsailaren 28an.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.
Iragarkiaren kodea: L2504198