2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAGUEKO KONTZEJUA
Kontzejuko burutzaren eskuordetzea
Honen bidez, jakinarazten da Nieves Recalde Zaratieguik, Etxagueko Kontzejuko buruak, ebazpen bat eman duela burutzaren berezko eginkizunak honako honen esku uzteko, herritik kanpo egonen baita:
José Antonio Elorz Amatriain kontzeju irekiko kidea, 2025eko martxoaren 21etik 30era, biak barne.
Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatua; nolanahi ere, aipatu ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.
Etxaguen, 2025eko martxoaren 18an.–Kontzejuko burua, Nieves Recalde Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2504380