67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Aldaketa Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan, 33. artikuluan. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2025eko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Bertizaranako Udal Plan Orokorraren antolamendu xehatuaren determinazioetan, zehazki 33. artikuluan.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bertizaranan, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2504636