2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Aldaketa Eraikuntzako Ordenantza Orokorrean (42. eta 43. artikuluak). Hasierako onespena
Bertizaranako Udalak, 2025eko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Eraikuntzako Ordenantza Orokorraren aldaketa, 42. artikuluari ("hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian eraikinik ez duten eremu pribatuak") eta 43. artikuluari ("estalkiak") dagokienez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta behin betiko testuarekin batera argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bertizaranan, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2504595