67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, euskarazko udalekuetan parte hartzeko 2025eko. Laburpena

DDBN (Identif.): 822859.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/822859).

Deialdi honen xedea da ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea.

Eskabideak aurkeztuko dira 2025eko irailean (epe luzaezina) Berriozarko Udaletxean (Euskal Herria plaza, 1) edo Erregistro Elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=247).

Ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

–Adinez txikiaren ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.

–Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak -euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.

–Udalekuaren matrikularen ordainagiria (bankuak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.

Baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzak gehienez 125 euro jasoko ditu eta diru-laguntza hori ez da egindako gastu osoaren %40 baino gehiago izanen. Diru-laguntzen zenbateko osoak udal kontu-sailean gordetako diru-kopurua agortzen badu, Udalak diru erabilgarriaren hainbanaketa egin ahalko du eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona onuradunen artean.

Berriozarren, 2025eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2504540