67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga

Diru Bilketako Erregelamenduarekin bat etorriz, jakinarazten da aurtengo martxoaren 31n irekitzen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2025. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Borondatez ordaintzeko azken eguna: aurtengo maiatzaren 6a.

Ordainketa CaixaBanken eta Rural Kutxaren edozein bulegotan egin ahal izango da, dagokion ordainagiria aurkeztu ondoren, edo Udalaren webgunearen bidez (www.berriozar.eus). Epe hori igarotakoan, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak egingo dira.

Berriozarren, 2025eko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2504106