2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Egoitza elektronikoaren domeinua aldatzeko data onestea
Aiegiko Udaleko alkate udalburu Leonardo Camaces Murillok, 2025eko martxoaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:
Ikusirik Aiegiko egoitza elektronikoa kudeatzeko esPublico Servicios enpresarekin (GESTIONA merkataritza-izenez) eginiko kontratu berria, 2024ko abenduaren 30ekoa, bidezko da Aiegiko Udalaren egoitza elektronikoaren domeinua aldatzea https://ayegui.tecsoluciones.es domeinutik https://ayegui-aiegi.sedelectronica.es domeinura.
I.–Aurrekariak.
I. Aiegiko Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin bilkura arruntean, onetsi zuen bitarteko elektronikoak erabiltzea Aiegiko Udalean.
II. Erakunde honi, 2024ko abenduaren 30az geroztik, esPublico Servicios para la Administración SA enpresak ematen dio administrazio elektronikoaren zerbitzua., GESTIONA merkataritza-izena duen plataformaren bidez, domeinua honako honetara aldaturik: https://ayegui-aiegi.sedelectronica.es. Aipatu kontratuan, jasotzen da ezen kontrataturiko zerbitzuen barnean administrazio elektronikoko zerbitzu horizontalak sartzen direla: egoitza elektronikoa, erregistroen arloan laguntzeko bulegoa, erregistro elektroniko orokorra, espedienteen kudeaketa, izapidetze zirkuituak, sinadura-euskarria, kide anitzeko organoak, liburu ofizialak, gardentasuna, iragarki-taula, hirugarrenak, artxibo eta agirien kudeaketa.
III. Alkatetzaren 2025eko martxoaren 26ko ebazpena baten bidez, onetsi da Aiegiko Udaleko administrazio publikoaren egoitza elektronikoa honako domeinu honetan abian jartzea, 2024ko abenduaren 30etik hasita: https://ayegui-aiegi.sedelectronica.es.
IV. Aiegiko Udalaren egoitza elektronikoa 2024ko abenduaren 30ean hasi zen https://ayegui-aiegi.sedelectronica.es domeinuan funtzionatzen. Ordura arte, https://ayegui.tecsoluciones.es domeinuan ziharduen.
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea Aiegiko Udalaren egoitza elektronikoaren domeinu aldaketa, https://ayegui.tecsoluciones.es domeinura, 2024ko abenduaren 30etik aurrera.
Bigarrena.–Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:
1.–Gora jotzeko errekurtsoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, balio-esleipena aurkaratzen bada.
2.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.
3.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
4.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.
Aiegin, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2504838