2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, bete dadin hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionarioen plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Epaimahaiaren behin betiko osaera. Probak egiteko eguna eta tokia
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman du 2025eko martxoaren 21ean:
Deialdiaren laugarren oinarriarekin bat (deialdia, bete dadin hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionarioen plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura; deialdia onetsi zen buruaren abenduaren 5eko ebazpen baten bidez, eta argitaratu zen 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an),
EBAZTEN DUT:
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:
Onartuak:
ARGANDOÑA AGOS, GONZALO
ARIZ MENDIOROZ, VIRGINIA
ELIZALDE MARQUINA, SERGIO
GONZÁLEZ MORENO, MIGUEL ÁNGEL
GOÑI ZALDUA, IBAI
GUELBENZU MEDINA, MARIA NIEVES
LAUROBA ZUBIRI, IGNACIO
RODRIGUEZ FERNANDEZ, JORGE
Baztertuak:
VILLANUEVA LÓPEZ, NAHIA
Arrazoia: Ez du aurkeztu I. eranskina (eskabidea).
2. Epaimahaiaren behin betiko osaera:
Epaimahaiburua: Aitor Sola Ochotea, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: Miguel Ángel Pérez Martínez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.
Lehen epaimahaikidea: Óscar Rubio Unzué, Nafarroako Hondakinen Partzuergoko hondakinen teknikaria.
Ordezkoa: Cristina Miguel Narro, Nafarroako Hondakinen Partzuergoko hondakinen teknikaria.
Bigarren epaimahaikidea: Silvia Ruiz de Larramendi, Izarbeibarko Mankomunitateko hondakinen teknikaria.
Ordezkoa: Txomin Elgorriaga Astondoa, Bortzirietako Mankomunitateko Hondakinen Zerbitzuko arduraduna.
Hirugarren epaimahaikidea: María Soledad Elarre, Zangozako Mankomunitateko ordezkari sindikala.
Ordezkoa: María Paz Berlanga Pons, Zangozako Mankomunitateko ordezkari sindikala.
Epaimahaikide idazkari titularra: Inés Carpintero Ruiz, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.
Ordezkoa: Sara Pérez Luqui, Urraulgoitiko eta Urraulbeitiko Udalen Batasuneko idazkaria.
3. Oposizioko probak egiteko datak honako hauek izanen dira:
Lehen proba: 2025eko apirilaren 28an, 9:30ean, Zangozako Kultur Etxean. Alfontso Borrokalaria 20, 31400 Zangoza.
Bigarren proba: 2025eko apirilaren 28an, 12:00etan, Zangozako Kultur Etxean. Alfontso Borrokalaria 20, 31400 Zangoza.
Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.
4. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen web-orrian (www.comarcasanguesa.es).
5. Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zangozan, 2025eko martxoaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2504377