2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen gizarte-hezitzaile izateko bi lanpostu. Epaimahaiaren osaera aldaturik
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 21eko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, jarraian ematen dena:
1. Gizarte hezitzaile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiko kideak aldatzea, honela:
Epaimahaiburua: María Pilar García Castellano, Zizur Nagusiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko eta Aniztasuneko zinegotzia.
Ordezkoa: Andoni Serrano Zabalza, Zizur Nagusiko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria.
1. epaimahaikidea: María Teresa Artázcoz Oroz, gizarte-langilea eta Zizur Nagusiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorreko arduraduna.
Ordezkoa: María Mercedes Alduan Urdiain, Zizur Nagusiko Udaleko Etxeko Laguntza Zerbitzuko gizarte-langilea.
2. epaimahaikidea: María Razquin Galan, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko gizarte-hezitzailea.
Ordezkoa: Ángela Delgado Latorre, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko gizarte-hezitzailea.
3. epaimahaikidea: Itxaso Ruiz de las Heras Goñi, Zizur Nagusiko Udaleko langileak ordezkatzen dituzten organoek proposaturiko ordezkari sindikala.
Ordezkoa: Sandra Urrutia Olleta, Zizur Nagusiko Udaleko langileak ordezkatzen dituzten organoek proposaturiko ordezkari sindikala.
Epaimahaikide idazkaria: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Olatz Arizaleta Azcona, Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikoko teknikaria.
2. Agintzea erabaki hau jendaurrean jar dadila, Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriz eta Udalaren eta egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuz.
Zizur Nagusian, 2025eko martxoaren 21ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2504397