2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
2025eko lan publikoaren eskaintza
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 21ean egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Zizur Nagusiko Udalak, 2025eko otsailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udalaren 2025eko plantilla organikoa, zeinak barnean biltzen baititu erakundearen beraren plantilla eta bere erakunde autonomoena, alegia, Zizur Nagusiko Musika Eskola Patronatuarena. Erabakia 2025eko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an. Hori guztia, bete beharrez xedatzen dena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Kontuan hartuta lan publikoaren eskaintza onestea alkatetzari dagokiola –bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan xedatzen denarekin–, edo eskumena eskuordetu zaion organoari (aipatu legearen 21.3 artikulua), sindikatuekin negoziazio-mahaian negoziatu ostean, Gobernu Batzarrari honako erabaki hau hartzea proposatzen zaio:
ERABAKITZEN DU:
1. 2025eko lan publikoaren eskaintza onestea. Bertan, 5 plaza daude osotara, alor hauen artean banaturik: Hirigintza Zerbitzuen Alorra, Herritarren Segurtasunaren eta Babesaren Alorra eta Antolaketa/Giza Baliabideen, Araubide Juridikoaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren Alorra. Hona hemen lanpostuak:
1.–Hirigintza Zerbitzuen Alorra:
–Udal arkitektoaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, A mailakoa, plantillan 26001 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.
2.–Herritarren Segurtasunaren eta Babesaren Alorra:
–Agente lehenaren hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubide juridikoarekin, C mailakoak, plantilla organikoan 37000, 37100 eta 37105 zenbakiak dituztenak, lanaldi osoan aritzeko.
3.–Antolaketa/Giza Baliabideen, Araubide Juridikoaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren Alorra:
–Administrari-ofizialaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, C mailakoa, plantilla organikoan 310002 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.
2. Lan publikoaren eskaintza argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bai eta egoitza elektronikoan ere. Halaber, Udalbatzari jakinaraziko zaio egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
3. Erabakiaren berri ematea gaur egun enplegu publikoaren eskaintzaren xede diren lanpostuak betetzen dituzten aldi baterako langileei.
4. Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Zizur Nagusian, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2504396