2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERROMANTZATUA
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Alkatearen 2025eko otsailaren 3ko 3/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi da Erromantzatuko Udalaren lan publikoaren eskaintza 2025erako, honako lanpostu hauei dagokiena:
Araubidea: lan-kontratuduna. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (31/2022 Legearen 20.2.4 artikuluko berariazko ordezte-tasa gehigarria). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025.
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Erromantzatuan, 2025eko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2504360