2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, psikologoaren 1 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Epaimahaia aldatzea
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2025eko martxoaren 20an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko psikologoaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren bosgarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2024ko azaroaren 22an emandako ebazpenaren bidez onetsi baitzen, epaimahaiaren osaera ezarri zen. Epaimahaian aldaketak izan direnez,
EBATZI DUT:
1.–Epaimahaiaren osaera aldatzea onestea eta María Barragán Lamanaren ordez (Iruñeko Udaleko Haur Eskoletako Erakunde Autonomoko psikologoa) Garazi Sanz Fernández (Gizarte Ekintzako Alorreko Haur eta Nerabeendako arreta-lantaldeko psikologoa) izendatzea epaimahaikide, eta Pilar Baigorri Lergaren ordez (Iruñeko Udaleko psikologoa) Mónica Lajarín Catellot (Gizarte Ekintzako Alorreko gizarte-langilea) izendatzea epaimahaikide.
Epaimahaiko gainerako kargu eta kideak aipatutako ebazpenean ageri direnak dira.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko martxoaren 20an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2504516