2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udaleko hiri kontserbazioko mantentze-lanetako (berdeguneak) arduradunaren 2 lanpostu barne-igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta azterketa egiteko eguna eta tokia
Giza Baliabideetako zuzendariak honako deialdi hau onetsi du 2025eko martxoaren 20an:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2024ko azaroaren27an emandako ebazpenaren bidez onetsi zen Iruñeko Udaleko hiri kontserbazioko mantentze-lanetako (berdeguneak) arduradunaren 2 lanpostu barne-igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia, eta argitara eman zen 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan. Bat etorriz deialdi horretako laugarren oinarriarekin, honako hau,
EBATZI DUT:
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hauek onestea:
Onartutako izangaiak:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**1398*** | AGUAS ORTA, GILBERTO |
**34245*** | ASTRÁIN UNANUA, JOSU |
**4297*** | BORDA OIZ, EDUARDO |
**4459*** | FLAMARIQUE SOLA, JUAN MANUEL |
**1569*** | GÓRRIZ DE MIGUEL, JOSÉ DANIEL |
**8290*** | IBARROLA ERRO, PATXI |
**6113*** | IBARROLA MCKEOWN, OIHANE |
**4162*** | JORDÁN LORZA, FERNANDO |
**6318*** | LATASA APEZTEGUÍA, FRANCISCO JAVIER |
**1384*** | URRICELQUI ALDAYA, VIRGINIA |
Baztertutako izangaiak: Bat bera ere ez.
2. Deialdian aipatutako lehen proba apirilaren 15ean, 08:30ean eginen da Caldereríako erabilera anitzeko aretoan (Calderería kalea 11, behea, Iruña).
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko martxoaren 20an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2504402