2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, ikuskatzaile laguntzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2025eko martxoaren 18an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikuskatzaile laguntzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2024ko azaroaren 22an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratu baitzen,
EBATZI DUT:
1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartutako izangaiak: Bat bera ere ez.
Baztertutako izangaiak:
Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.b betekizuna:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**4162*** | JORDAN LORZA, FERNANDO |
**5983*** | IRUSTA APRAIZ, AINHOA |
2.–Ez dago izangairik onartuta onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak jartzeko epearen ondoren, eta deialdia bete gabe geldituko dela deklaratzen da.
3.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2504250