2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Martzillako Udalak, Alkatetzaren 2025eko martxoaren 18ko ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi zuen:
Martzillako Udalaren plantilla organikoan dagoen lanpostu hutsaren arabera, bat etorriz, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, eta espedienteko txostena ikusirik, honako hau,
EBATZI DUT:
1.–Onestea Martzillako Udalaren 2025eko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau betetzeko oposizio-lehiaketa bidez: Martzillako ikastetxeko eskolazaina, funtzionarioen araubidekoa. Maila: D.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Martzillan, 2025eko martxoaren 18an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2504223