2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARAITZ
2025eko lan publikoaren eskaintza
Alkatetzak 2025eko martxoaren 18an eman 10 Ebazpenaren bitartez, ebazpen hau eman zuen:
Nafarroako administrazio publikoaren sarbidearen erregelamendua onartzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren arabera, administrazioek urteko lan publikoaren eskaintza onetsiko dute, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, alkate udalburuaren eskumena da "lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz".
Hau dena ikusita,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren eskaintza guztia 2025erako. Hona:
2025eko ekitaldiko lan eskaintzak lanpostu huts hauek ditu:
Lanpostua: Funtzionarioen araubidekoa. 4. zenbakia plantilla organikoan. Zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa.
Lanpostua: Lan-araubidekoa. 3. zenbakia plantilla organikoan. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 + 3,36 + 11,64. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Araizko Udaleko enplegu publikoaren eskaintza 2025erako, adieraziz aipatutako lanpostuak 2025ean beteko direla.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Araitzen, 2025eko martxoaren 18an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L2504222