1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA: "LAS PLANILLAS" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak, Erriberriko eta Pitillasko udal mugarteetan (Nafarroan). Espedientearen kodea: 5321-CE.
2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 18koan, jendaurreko informazioaren iragarki bat argitaratu zen; hain zuzen ere "Las Planillas" (5321-CE), "Los Mulares" (5322-CE), "La Caya" (5323-CE) eta "Baretón" (5447-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuei buruzkoa. Instalazioen sustatzailea Ríos Renovables SL da eta horiek Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan daude.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 330E/2024 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen "Baretón", "Los Mulares" eta "Las Planillas" eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuek eragin nabarmenak izan ditzaketela ingurumenean, eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar dutela.
Ríos Renovables SLk ingurumen dokumentazio eta dokumentazio tekniko berria aurkeztu du "Las Planillas" (5321-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiekturako, eta eskatu du prozedura arruntaren bidez ekiteko ingurumen inpaktuaren ebaluazioari, aurretiazko administrazio-baimenari eta eraikitzeko administrazio baimenari.
Hori horrela, eta Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (errege dekretu horrek energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak arautzen ditu) ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da espediente hau:
–Eskatzailea: Ríos Renovables SL.
–Deskribapena: "LAS PLANILLAS" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 4,224 MW-eko instalatutako potentziakoa, eta haren ebakuazio azpiegiturak, Erriberriko eta Pitillasko udal mugarteetan.
–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapidea betetzea eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea.
–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.
Era berean, esteka hauen bidez ere kontsultatzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5321-CE-bigarrena
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko martxoaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2504364