Iragarkia
67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
164E/2025 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Ganados Peralta, SL enpresak Miranda Argan sustatutako zerramatarako aurrerako 4.060 zerrikumeko gizendegia instalatzeko proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena.
Ganados Peralta, SL enpresak Miranda Argan sustatutako zerramatarako aurrerako 4.060 zerrikumeko gizendegia instalatzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren ebazpena.
Ingurumen eraginaren ebaluazio prozedura arruntari hasiera emateko, Ganados Peralta SLk zerri gizendegiaren instalazioaren proiektua aurkeztu zion Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari.
Proiektuaren ezaugarrien arabera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean, 1. taldeko A) 3 epigrafean, sartzen da proiektua. Beraz, xedapen horretan ezarritakoarekin bat, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du proiektuak.
–Ingurumen ebaluazioaren prozeduraren laburpena.
2020Ko abenduaren 11n (11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta), Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren orduko Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen ingurumen inpaktuaren azterketa eta ingurumen baimen integraturako aurkeztutako gainerako dokumentazioa 30 egunez, eta kontsulta-tramitea ireki zuen eragindako administrazio publikoentzat eta interesdunentzat, bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan ezarritakoarekin.
Ebazpen honen eranskinetan jaso dira ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten eta jendaurreko informazioaren tramitearen emaitzen laburpenak. Jendaurreko aldian ez da alegaziorik jaso.
2021eko uztailaren 21ean, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak espedientea bidali zion Biodibertsitatearen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, analisi teknikoa egin eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta egin zezan.
2022ko maiatzaren 25ean, sustatzaileak dokumentazio berria aurkeztu zuen, kontsulten eta jendaurreko informazioaren izapidean egindako oharrak gehitzeko eta zerrikumeak egiteko zerramen jatorrizko proiektua aldatzeko, zerramatarako aurrerako 4.060 zerrikumeko gizendegi instalazio bati bide emateko, espazio-eremu eta inpaktu nabarmen txikiagoarekin.
2022ko ekainaren 7an, proiektuaren aldaketaren ondorioz, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak proiektu teknikoa proiektatutako hazkuntza-orientazio berrira eguneratzea eskatu zuen, eta, horretarako, bi luzapen eskatu zituen izapidea iraungitzea saihesteko. 2024ko uztailaren 2an eta irailaren 17an, sustatzaileak proiektu teknikoarekin eta dokumentazio-eranskin batekin osatu zuen dokumentazioa.
–Analisi teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.
Zerramen ustiategi intentsibo bat ezarri nahi da nekazaritza-lurretan, zerramatarako aurrerako zerrikumeak gizentzeko, Miranda Argatik 1.500 metro mendebaldera, lautada izurtu batean, Arga ibaiaren ibai-korridorean gainean eta NA-6100 Artederreta-Martzilla errepidearen bidez ibaiaren erripatik bereizita.
Ustiapenerako proiektatutako eremua estepako hegazti-fauna dagoen eremu baten ondoan dago, "Miranda Arga-Tafalla-Erriberri" 11. eremu kritikoarekin bat datorrena. Leku hori katalogatutako hegazti-faunaren hainbat espezieren babeslekua da, besteak beste: Naumann belatza (Falco naumanni), basoilo txiki (Tetrax tetrax), mirotz zuria (Circus cyaeneus), mirotz urdina (Circus pygargus) eta basoilo handia (Otis tarda).
Espezie horien nitxo ekologikoa hertsiki lotuta dago laborantza-motarekin, urtaroen segidarekin eta lehorreko agrosistema horren erabilerarekin, eta oso sentikorrak dira azpiegiturak ezartzearekin (lineak, komunikazio-bideak, itxiturak eta eraikinak), habitata zatikatzearekin eta gizakien maiztasunarekin, bai eta nekazaritzako jarduna areagotzeak eta aldatzeak eragindako eraldaketarekin ere.
Espedientearen ingurumen-izapideen ondorioz, aldaketa nabarmenak sartu dira proiektuan instalazioan eta ekoizpen-orientazioan, eta okupatu gabe utzi da espezie horiek baieztatuta dauden lurraldeetatik hurbilen dagoen eremua. Aldaketa horrek kendu egiten ditu linea elektrikoari lotutako hegazti-faunaren gaineko arriskuak, eta nabarmen murrizten du jarduerak eragindako ibilgailuen joan-etorria, hegazti-faunari eragozpenak eragin diezazkiokeenak.
Eremuak ingurumen-balioa duten larre-sastraka batzuk hartzen ditu barne, B eta C baso-azpipartzeletan, instalazioen okupazioarekin mugakideak direnetan, bai eta planoaren ezpondan eta buruetan ere. Adierazpen honek horiek babesteko neurriak ezartzen ditu, obrak egitean eraginik izan ez dezaten.
Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren baldintzetan, obra-egutegiko mugak eta banaketa-murrizketak sartzen dira. Horien arabera, jarduerari eta, hala badagokio, minden kudeaketari lotutako joan-etorriek ez dute eragin nabarmenik izanen katalogatutako espezieen garaian eta hazkuntzan eta ugalketan. Era berean, ustiapena harrapakin oportunistentzako erakarpen-gune bihur ez dadin bermatzeko jarraibideak txertatu dira, estepako hegaztien gainean aurreikusteko gaitasuna dutenak.
Ingurumen-inpaktuaren azterketaren eta txosten honen berrikuspenetik ondorioztatzen da, baliabideen kontsumoarekin eta usainen ekoizpenaren kontrolarekin eta airearen, lurzoruaren eta uren kalitatearekin lotutako ondorioez gain, ingurumen-baimen bateratuaren espedientean ebaluatzen diren alderdiak, faunaren gaineko eragina (hegazti-faunari bereziki) eta estepako hegazti-faunaren berezko habitatari lotutako agrosistemaren babesa eta gaueko zerurainoko argi-isurpena kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak direla, giza erabileretan, azaleko uretan, fauna-espezieetan eta habitatetan inpaktuak sortzeko duten potentzialtasunagatik.
Espedientearen ingurumen eraginaren azterketa teknikoa egin ondoren (bertan ebaluatu dira proiektuaren ingurumen-ondorioak), Ingurumen Ebaluaziorako Atalak jakinarazi du ingurumen eraginaren ebaluaziorako prozedura zuzen gauzatu dela eta obrek ez dutela inpaktu larririk sortuko ingurumenean, behin ingurumen eraginaren azterketako neurri zuzentzaileak eta ingurumen eraginaren ebaluaziotik eratortzen diren neurri osagarriak aplikatu ondoren.
Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskumenak erabiliz (honako hauek ematen dizkidatenak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuak), honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Ganados Peralta, SL enpresak Miranda Argan sustatutako zerramatarako aurrerako 4.060 zerrikumeko gizendegia instalatzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena ematea.
2. Jarduera egiteko, jarraitu beharko zaie idazpuruan azaltzen den espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoan jasotako baldintzei, eta baldintza hauei ere bai:
–2024ko maiatzeko dokumentazioan habitata hobetzeko adierazitako konpentsazio-neurria beteko da. Horren arabera, Miranda Argako 1. poligonoko 252. partzelaren gainerako zatia, estepako hegazti-faunaren maiztasun-eremuan dagoen instalazioak hartzen ez duena, lugorri geratuko da, abifauna horrek habitat mesedegarri gisa erabil dezan, eta, beraz, haren azalera baimenari lotuta geratuko da.
–Ustiategia maneiatzeko sistema (bereziki izurriteen tratamenduari, instalazioen garbiketari, elikadura eta hildako animalien kudeaketari dagokienez) inguruetako basa-hegaztien gainean aurreikus daitezkeen animalia ibiltari oportunistak edo sarraskijaleak ugaritzea saihesteko moduan eginen da. Horrela, animalien hondarrak edo elikagaiak behar bezala estali gabe egotea saihestuko da.
Horren harira, hildako animaliak gorpuentzako edukiontzi espezifikoetan utziko dira, eraikin itxietan, hegazti eta ugaztun sarraskijaleak ez erakartzeko eta haiek animalien hondakinetara iristea saihesteko. Alternatiba gisa, hidrolisi-tankeak ere erabiltzen ahalko dira.
–Argi kutsadura, argi arrotza eta faunaren gaineko eragina murrizteko, Kanpo argiteriako instalazioen efizientzia energetikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan (EA-01etik EA-07ra) aurreikusitakoa bete beharko da, eta, zehazki, honako hau:
- Argi puntuek igorritako goiko hemisferioaren gehieneko fluxuak % 1 edo gutxiago izanen dira kanpoko argiteriako argi puntu guztietarako (EA-03 jarraibide tekniko osagarria, 1.1 apartatua. - Argi emisioen mugak).
- Argi zuri-urdinxka duten lanparak saihestu behar dira (LED argiak, esate baterako, LED-anbar argiak izan ezik). Beraz, sodio-lurrunezko lanparak edo LED-anbara (argi zuri-horia) erabiliko dira. "Lanpara horiek erabiltzea ezinezkoa denean, 440 nm-tik beherako uhin-luzeren irradiazioa iragaziko da" (EA-03 jarraibide tekniko osagarria, 1.2. atala. - Argi-iturriak).
Bestalde, kanpoko argiztapena erabiliko da behar diren lanorduetan edo lanetan, eta gainerako denboran itzalita egon beharko da.
–Estepako hegaztien afekzioari dagokionez (minden jarduerak eta kudeaketak eragindako trafikoa), adierazpen honetan jasotako baldintzak jardueraren orientazioari, minda kudeatzeko formulari eta proiektatutako jardueraren ekoizpen-ahalmenari eustearen mende daude.
–Jarduerak sortutako animalia-gorotzen simaurra edo bestelako produktu eraldatuak nekazaritzako lursailetan ongarri gisa aplikatzearen bidez balorizazio materialaren bidez kudeatzen badira, ebazpen honen eranskinean jasotako abeltzaintzako ustiategietako mindak, digestatoa eta/edo simaurrak behar bezala kudeatzeko protokoloa betez.
–Obrak egitean hartu beharreko neurriak.
- Lanen hasieran, zelaigunea zuinkatu eta balizatu beharko da (instalazioen azken okupazioa, lur-erauzketen buruaren hondeaketa-ertza eta lubeten oineko betelana kontuan hartuta), lanek eragin beharreko eremua mugatzeko, eta lanen ondoko landaretza naturaleko habitatei ahalik eta gutxiena eraginda.
- Sarbide guztiak (obretakoak eta behin betikoak), materialen pilaketa eta makinen zirkulazioa zelaigunearen barruan eginen dira. Jardueraren elementu osagarriak konfiguratu beharko dira (siloak, kargategiak, hornidura-lerroa eta ur-biltegirako sarbidea), lurzatiaren barruko landaredi-esparruek eraginik izan ez dezaten jarduera gauzatzean edo mantentzean.
- Lanen hasieran, landare-lurra atera eta metatuko da (lurzoruaren azaleko horizonte emankorra), indusketako gainerako lurretatik bereizita. Lurzatiaren beraren nekazaritza eremuan betelanetarako erabiltzen ez diren soberako lurrak eta obra hondakinak baimendutako zabortegira eraman beharko dira, eta ez dira biltzen edo uzten ahalko obren ingurunean.
- Obren ingurumen-integraziorako, landare-lurra zabalduko da betelanetarako ezponden gainean, lurra prestatuko da, eta landa-ereintza belarkara bat emanen zaio, gutxienez honako zurkara hauetako hiru sendotuz: Lavándula latifolia, Helichrysum stoechas, Timus, Dorycnium pentaphylunm, Santolina chamaeciparisus.
- Lanak hasi baino lehen, gutxienez 48 ordu lehenago, Tafalla-Erriberi demarkazioko basozainari jakinarazi beharko zaio (ogfotafa10@navarra.es), hark deklarazioaren epeak eta baldintzak betetzen direla egiazta dezan.
- Gainerako lurzatia lugorri utziko da, landareztatze naturala errazteko eta, beraz, estepako hegazti-faunak erabiltzeko.
–Jardueraren gaineko ingurumen-zaintza.
- Instalazioaren aldaketa abian jartzeko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu titularrak:
- Memorian aipatu behar da zer protokolo hartu behar den garbitzeko, izurriteak tratatzeko eta elikatzeko eta animali hilak kudeatzeko, animalia oportunistak edo sarraskijaleak ugaltzea saihesteko.
- Fauna nekrofagoa hildako animalien gorpuak biltegiratzen eta kudeatzen diren eremura ez sartzeko hartu den konponbidea azaltzen duen dokumentazio grafikoa.
3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.4. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, ingurumen inpaktuaren adierazpenaren aurka ez da errekurtsorik jartzen ahalko, deusetan galarazi gabe administrazio bidean eta proiektua baimentzen duen egintzaren aurka bidezkoak direnak.
4. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Basozainei (Tafalla-Zangoza eremuaren mugapea) eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zerramatarako aurrerako 4.060 zerrikumeko gizendegi instalazio bat ezarri nahi da, 1. poligonoko 252. partzelan, Miranda Argako La Piñuela parajean. Ustiapena NA-6100 Artederreta-Martzilla errepidearen ondoan kokatuko da, Miranda Arga hirigunetik 1.500 m ekialdera.
Horiek ezartzeko, A azpipartzelaren hegoaldean, nekazaritzakoan, animaliei ostatu emateko nabeak eta ura eta mindak biltegiratuko dira. Nabeak paraleloan jarriko dira, terrazaren ertzetik bereizita eta lurzati berean elkarren segidako altuerak bereizten dituzten bi ezpondak mugatuta. Beheko mailan, terrazaren ertzetik hurbilen, minda-putzua utziko da. Gainera, instalazioan sartzeko lokal bat eta ur-biltegi zirkular bat jarriko dira putzuaren beste aldean.
Animaliei ostatu emateko nabeek 121,88 eta 16,6 metroko oinplanoak izanen dituzte, eta erdialdean biltegi bana izanen dute, multzo elektrogenoa eta medikazio-banagailuak barne, eta bi isurkiko estalki bat, % 30eko maldarekin. Oinplano angeluzuzeneko minda-putzuak 3.240 m³ edukiera izanen du, eta hondeatutako ontzi bat izanen du, hormigoi proiektatuz iragazgaiztuko dena. Era berean, txapa zirkularreko bi ur-andel goratu proiektatu dira, 2.280 m³-ko edukiera dutenak, eta sarreran dagoen bulegoko etxola eta 30 m²-ko aldagelak.
Jarduerak 252 A azpipartzelako 8.500 m² ingururi eraginen dio, nekazaritzarako erabiltzen dena, eta azpipartzela horretako 40.555 m² lugorri geratuko dira. Instalaziora NA-6100 Artederreta-Martzilla errepidetik sartzea aurreikusi da, lursaila hego-mendebaldetik iristen den nekazaritza-bide batetik.
Itxiturak mugatutako eremutik, 4.046 m² inguru nabeen estalkien azalera iragazgaiztuari dagozkio, eta 2.176 m² putzuek okupatutakoari. Eguzki-plaken eta sorgailu osagarri baten bidez hornidura elektrikoa lortzea aurreikusi da, eta mendebaldean dagoen Nafarroako Ubideko ureztatze-hidrante baten bidez hornitzea. Nabe multzoaren itxiturak, minda-putzuarenetik aparte, kanpoan utziko du baso-azalera.
Zerramatarako aurrerako zerrikumeak gizentzeko jarduera (hautaketa- edo ugalketa-ustiategietatik datozen eta ugalketa helburua duten zerrikumeak gizentzea), 4.060 plazako edukierarekin (gizendegia). Guztira 6.643 tona minda gordin ekoiztea aurreikusten da, eta baimendutako kudeatzaile bati entregatuko zaizkio. Gorpuak deuseztatzeko baimendutako kudeatzaileari entregatuz kudeatzen dira bajak.

Abeltzaintza-instalazioaren oinplanoko eskema.
II. ERANSKINA.–PROIEKTUAK UKITUTAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEI ETA PERTSONA INTERESDUNEI EGINDAKO KONTSULTEN ETA INFORMAZIO PUBLIKOAREN IZAPIDEAREN LABURPENA
Hona hemen izapide horretan kontsultatutako erakundeen eta jasotako erantzunen laburpena:
Kontsultatutako erakundeen eta interesdunen erantzunen zerrenda:
Miranda Argako Udala | X |
Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala | X |
Abeltzaintza Zerbitzuko Animalien Ekoizpenaren Atala | X |
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia | X |
Ingurumen Eraginaren Atala | X |
Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala | X |
Lurra, lurraren defentsaren aldeko elkartea. | |
Iruñeko Ekologistak Martxan | |
Martxan Iruña | |
Gurelur | |
Sustrai Erakuntza Fundazioa | |
Greenpeace Espainia | |
SEO/BirdLife |
Ingurumen Eraginaren Atalak aztertutako eremuaren ingurumen-balioak azaldu ditu. Balio horien alderdirik adierazgarriena Nafarroan Estepako Hegaztiak Kontserbatzeko Interes Eremu (AICAENA) da. "Erriberri-Landibar merindadeko zereal estepa" izeneko eremua da, katalogatutako hainbat hegaztiren babeslekua, eta, besteak beste, basoilo handiarena, "Galtzeko arriskuan" kategoria duena Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan. Bigarren mailan, ingurumen-balioa duten larre-sastraken azalera identifikatzen da, lurzatiari lotua, bai eta Arga ibaiaren erripatik gertu dagoen azalera ere, eremu horretan higadura-dinamika aktiboa baitu.
Txostenak 2020ko azaroko "Miranda Argan zerrikumeak (6 kg arte) ekoizteko zerramen ustiategia instalatzeko proiektua, zerramendako 3.059 plazarekin eta aurrerakoendako 695 plazarekin" izenekoari erantzuten dio, eta proiektuaren tamaina adierazten du. Proiektu horri ezarpenetik (instalazioak eta azpiegiturak) eratorritako zuzeneko eta zeharkako inpaktu ezagunak lotzen zaizkio, baita funtzionamendutik ere (baliabideen kontsumoa eta abeltzaintzako gorozkien kudeaketak eragiten dituen aldaketak barne). Gainera, proiektuak espezie horietan eragin nabarmena izan dezakeela ohartarazi du, eta horiei beste inpaktu metatzaile eta sinergiko batzuk gehituko litzaizkiekeela estepako hegaztien presentzia historikoa duen eremuan.
Hala ere, adierazi du, kokaleku berean izapidetzen jarraituz gero, aurkezten den ingurumen-inpaktuaren azterketak aipatutako alderdien ebaluazio zorrotza jaso beharko duela, eta informazioa berariaz osatu beharko duela. Horretarako, honako hauek aurkeztu beharko ditu: alternatiben azterketa, simaurrak banatzeko lurralde-plana, aurreikusitako hornidura elektrikoaren linearen ezaugarriak eta trazadura, hegaztiek espazioa nola erabiltzen duten aztertzeko azterlana eta horren gaineko arriskuen ebaluazioa. Jardueraren funtzionamendua deskribatzen duten beste alderdi tekniko batzuk eta proiektuaren ebaluazioa sartzea eskatzen da, landaredi naturala, usainak eta erriparen ondoko putzua babesteari dagokionez.
Lurraldearen Antolamenduaren Atalak informazio soil gisa, hirigintza eta lurralde planeamenduari buruzko gogoeta batzuk eman ditu; horien gainean, LAP4 "Erdialdeko Eremuak" lurralde antolamenduko planak, udalerria kokatuta dagoen lurraldeari eragiten dionak, bateraezintasuna edo mugak sar ditzake, lurzoruaren sailkapenaren arabera, babes bereziko eremuetan eta arrisku naturalak izateagatik babestu beharreko lurzoruetan. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aplikatzeak ezarriko lituzkeen betebeharrak ere jaso dira txostenean: instalazioa ingurunera egokitzeko betebeharra betetzea, eraikuntzaren gehieneko altuera, akabera eta bide publikoetarako distantziak. Txostenak dio, halaber, proiektuak kontuan hartu beharko duela udalez gaindiko plan edo/eta proiektu sektorialekin bat egiten duen.
Miranda Argako udaleko hirigintza-plangintzari dagokionez, lurzatia nekazaritza- edo abeltzaintza-produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dagoela adierazi da, eta kategoria horretan abeltzaintza intentsiborako instalazio isolatuak baimendu daitezkeen lurzorua babesteko araubidea ezarri da. Txostenak udal-planaren eraikinen eraikuntza-ezaugarriei, nabeen arteko distantziei eta mugei buruzko eta hirigunearekiko distantziari eragiten dioten araudi sektorialen baldintzatzaileei buruzko beste gogoeta batzuk azaltzen ditu, Vergalijo bizitegitarako hiri-lurzorurako 720 metrokoa baita.
Azkenik, proiektuak hirigintzako izapidetzean bete beharko dituen baldintzak aurreratzen dira, bai eta beste baldintza batzuk ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginari lotuak; eta adierazten da titularrak egoki diren txostenak eskatu beharko dituela ukipen sektorialak direla eta.
Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak informazio soil gisa, hirigintza eta lurralde planeamenduari buruzko gogoeta batzuk eman ditu; horien gainean, LAP4 "Erdialdeko Eremuak" lurralde antolamenduko planak, udalerria kokatuta dagoen lurraldeari eragiten dionak, bateraezintasuna edo mugak sar ditzake, lurzoruaren sailkapenaren arabera, babes bereziko eremuetan eta arrisku naturalak izateagatik babestu beharreko lurzoruetan. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aplikatzeak ezarriko lituzkeen betebeharrak ere jaso dira txostenean: instalazioa ingurunera egokitzeko betebeharra betetzea, eraikuntzaren gehieneko altuera, akabera eta bide publikoetarako distantziak. Txostenak dio, halaber, proiektuak kontuan hartu beharko duela udalez gaindiko plan edo/eta proiektu sektorialekin bat egiten duen.
Miranda Argako udaleko hirigintza-plangintzari dagokionez, lurzatia nekazaritza- edo abeltzaintza-produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dagoela adierazi da, eta kategoria horretan abeltzaintza intentsiborako instalazio isolatuak baimendu daitezkeen lurzorua babesteko araubidea ezarri da. Txostenak udal-planaren eraikinen eraikuntza-ezaugarriei, nabeen arteko distantziei eta mugei buruzko eta hirigunearekiko distantziari eragiten dioten araudi sektorialen baldintzatzaileei buruzko beste gogoeta batzuk azaltzen ditu, Vergalijo bizitegitarako hiri-lurzorurako 720 metrokoa baita.
Azkenik, proiektuak hirigintzako izapidetzean bete beharko dituen baldintzak aurreratzen dira, bai eta beste baldintza batzuk ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginari lotuak; eta adierazten da titularrak egoki diren txostenak eskatu beharko dituela ukipen sektorialak direla eta.
Abeltzaintza Zerbitzuak jarduerari aplikagarria zaion sektore mailako araudiaren berri eman dio titularrari, eta kontsulta ezarri den izapidetze fasean eta zerrikumeak ekoizteko zerramen gizendegiaren instalazio-proiektuan aldeko txostena eman du.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak jarduketaren aldeko txostena eman du, ez dagoelako aztarnategi arkeologiko katalogaturik handitzea proiektatzen den eremuko lurzatietan. Hala ere, jakinarazi du lanak egin bitartean aztarna arkeologikorik aurkituz gero, ez ukitzeko eta agintaritzari komunikatzeko legezko betebeharrak daudela.
Miranda Argako Udalak udal-arkitektoaren txostena bidali du. Txosten horrek adierazten du proiektatutako jarduera nekazaritza- edo abeltzaintza-produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinean kokatuko litzatekeela, eta proiektatutako eraikinak ez datozela bat indarrean dagoen udaleko hirigintza-plangintzarekin.
Hala ere, adierazi du proiektua berrikusiko balitz gaur egun izapidetzen ari den Udal Plan Orokorraren arabera, instalazioek okupatu beharreko zonak Lurralde Garapen bidez Babestu beharreko lurzoru urbanizaezinari - Babes Bereziko, Ingurumen Balioko Eremuei eraginen liekeela. Estepako zonak eta gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, ustiapen naturalerako balioa: laboreak, non abeltzaintza intentsiboari laguntzeko eraikuntzak eta instalazioak baimenduko liratekeen.
Era berean, jakinarazi du, gaur egun, udaleko hirigintza-plangintzan zerri-instalazioetako nabeen ezaugarri bolumetrikoei buruzko aldaketa puntual bat izapidetzen ari direla. Aldaketa horri esker, ondorio horietarako proiektatutako eraikinak udal-hirigintza-plangintzarekiko duten bateraezintasuna kentzen ahalko da eta, beraz, baimendu.
Ondorioz, ebazten du jardueraren bateragarritasuna, bai eta bertan gauzatu nahi diren eraikuntzak ere, indarrean dagoen Udal Hirigintza Plangintzarekin alderatuta, Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualaren behin betiko onarpenaren baldintzapean egonen liratekeela. Aldaketa horiek titularrak sustatu zituen proiektu honen ondorioz.
Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak baieztatu du instalazioak betetzen dituela ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituenean, ezarritako kokapen baldintzak. Era berean, zerrikumeak (6 kg-ra artekoak) ekoizteko zerramen proiektuak justifikatu behar du eskortako hegaztien edo zerrien hazkuntza intentsiboari lotuta ezarritako Teknika Erabilgarri Onenak (TEO) betetzen dituela. Horretarako, abeltzaintza-sektoreko TEO justifikatzeko formularioa bete behar du. Bi inprimaki ere baditu, jardueratik eratorritako isurien kalkuluaren emaitzari buruzkoak.
III. ERANSKINA.–INGURUMEN-INPAKTUAREN AZTERKETAREN LABURPENA ETA ZAINTZA PLANA
Izapidean jaso da ingurumen-inpaktuaren azterlan bat, ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztutako dokumentazioarekin bat datorrena, eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten izapidean emandako informazioa jasotzen du. Ingurumenaren ikuspegitik, aukera mesedegarriena gizendegia instalatzea da, hasierako zerrikumeak ekoizteko zerramen tegiaren proposamenaren ordez.
Azterketak alderdi garrantzitsuak jasotzen ditu, eta proiektuak ezarpenean eta funtzionamenduan izan ditzakeen inpaktuak identifikatzen eta deskribatzen ditu. Proiektuaren ingurumen-integrazioa bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzen ditu. Proiektuaren alderdirik garrantzitsuena da proiektatutakoa estepako hegazti-faunaren espezie katalogatu batzuen babesarekin bateragarri egitea, bai ezarpen-fasean (instalazioko elementuak, hegaztiek espazioa erabiltzeko lehentasunei dagokienez), bai nekazaritza-mugimenduak (nekazaritza-ongarria). Proiektuan, alde batetik, obrek proiektuaren esparruan izanen duten ukipena mugatzeko prebentzio neurriak jaso dira, eta funtzionamenduan egon bitartean ingurumenean izanen duten eragina murriztekoak. Era berean, konpentsazio neurri gisa, instalazioak lurzatian hartzen ez duen zatia bilakaera naturalean gara dadin uztea jasotzen da.
Azterketan, ingurumen zaintzako plan bat dago, eta bertan daude jasota proiektuaren eragin nagusien jarraipen eta kontrolerako betebeharrak, nagusiki jardueraren funtzionamendu faseari eragiten dietenak.
IV. ERANSKINA.–ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETAKO MINDAK, DIGESTATOA ETA/EDO SIMAURRAK BEHAR BEZALA KUDEATZEKO EZARRITAKO PROTOKOLOA
Abeltzaintzako ustiategi bateko minden, digestatoaren edo/eta simaurren kudeaketa planak ukitzen badu estepako hegazti katalogatuak edo bestelako espezie mehatxatuak daudela egiaztatua dagoen lurzatiren bat (esaterako, ibaien ibilguak, Natura 2000 sarearen barruko lekuak eta Nafarroako Foru Komunitatean estepako hegaztiak zaintzeko eremu kritikoak), nekazaritza jarduerak eta lehorreko laborantza txandakatzeak faunaren kontserbazioari mesede egiten diola bermatu beharko da, eta ingurumen baldintza hauek bete beharko dira:
–Oro har, intereseko flora eta faunaren habitat eta espezieak ukitzen dituzten erabilerek eta jarduketek haien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak bete beharko dituzte.
–Debeku da urak kutsatzen ahal dituzten edo intereseko habitatak narriatzeko arriskua ekar dezaketen hondakin solidoak, mindak, digestatoa, simaurrak, obra-hondakinak edo substantziak bertan uztea.
–Lehorreko zereal-alorretan ez da mindarik aplikatuko, ezta deribaturik ere, martxoaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, ugaltze-garaian dauden estepako hegaztien babesa bermatzearren.
–Lugorrietan ez da mindarik aplikatuko, ezta deribaturik ere. Gainera, estepako hegaztien bizi-zikloa osatzeko lugorriek duten garrantzia ikusirik, simaurren planaren ondorioz ez da laborantza areagotu behar eta lehendik zegoen lugorri-sistema eraldatu.
–Minda banatzeari dagokionez, leku horietan banaketa lokalizatua soilik baimentzen da, eta hodi esekiak dituzten tangen bidez egin behar da, lehen aipatutako oharrak kontuan hartuta: dosifikazioak errespetatu beharko du estepako hegaztiak babesteko egutegia eta bermatu beharko du ez dela sortuko intereseko habitatak kaltetzen ahal dituen putzurik edo jariatzerik.
–Alfer-lur iraunkorretan ez da simaur, minda edo haien deribaturik zabaltzen ahalko (ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuaren 8.5 artikulua aplikatuz; haren bidez ezartzen dira abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak). Gainera, alfer lur horiei, bereziki intereseko habitatak badira (KBEaren barruan zein kanpo egon), ez zaie zeharkako ukipenik eraginen mindak edo horien deribatuak aplikatzen diren alorren laborantzatik sortzen ahal diren isuri edo putzuen ondorioz.
–Ez da onartzen mindak, digestatoa eta/edo simaur likidoa erabiltzea ur-masa iraunkorretatik 50 metro baino gutxiagoko distantziara, izan ibilgu nagusiak edo bigarren mailako sarea. Ur masak babesteko ezartzen diren banaketa baldintzetan kontuan hartuko dira Estatuko araudi sektorial espezifikoan ezarritako betebeharrak (Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 EB Betearazpen Erabakian adierazitako TEOak-Abeltzaintza Sektorea).
–Ez dira kutsatu behar ur-ibilguak eta hezeguneak, urte-sasoi bateko ibilguak izan edo etengabeak. Erreka zuloak eta haien adarrak ur ibilgutzat hartuko dira, batez ere inguruan habitat naturalak dituztenak (gatzagak, larreak, landare higrofiloak edo mehatxatutako flora-taxoiak), habitat horiek KBEaren barnean sartuak egon edo ez. Nolanahi ere, ez da azaleko ur-jariatzerik bideratu behar hustubide edo drainatzeetara.
–Gatz-hezegune eta sakanetako arro hidrografikoan, Nafarroako Foru Komunitatearen Nekazaritzako Jardunbide Egokietarako Kodean lurzoruen erabilerari eta ongarritzeari buruz jasotako gomendioak beteko dira. Kode hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 1997ko otsailaren 17ko Foru Aginduaren bidez onetsi zen.
Iragarkiaren kodea: F2503613
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
