1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
28/2025 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Energiaren, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, Tuterako udalerrian, 220 kV-ko parkean, Tutera azpiestazioa handitzeko aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta, zehazki, onura publikokotzat deklaratzeko administrazio-baimena ematen duena.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoaren arabera, 2024ko otsailaren 21ean, Red Eléctrica de España, S.A.U. entitateak aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa eskatu zituen Tutera azpiestazioa handitzeko 220 kV-ko parkean, berriztagarriak husteko linearen irteera-posizio berri batekin (EvRE), 7. kalean.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, jarduketa AIS motako Tutera 220 kV azpiestazioa zabaltzean datza, barra bikoitzeko konfigurazioarekin, L/EvRE posizio berri bat eta etengailu bat gehituz. Dagoen plataforma handitu beharko da, eta instalaziorako sarbide berri bat eraikiko da. Gutxienez 2 metroko altuera duen azpiestazioaren itxitura ere handituko da.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluak betez (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoko instalazioen garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta baimentzeko prozedurak), eskaera 30 egun baliodunez jendaurrean jarri zen, iragarkia argitara emanda 2024ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26koan, eta 2024ko martxoaren 27ko Diario de Navarra egunkarian; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.
Ez da alegaziorik jaso.
Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsultak bidali zitzaizkien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ORGANISMOA | TXOSTENA |
Tuterako Udala | X |
Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia | |
I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U. | X |
Araudi beraren arabera, aipatutako txostenak sustatzaileari bidali zitzaizkion, eta haren erantzuna jaso da.
Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.
Era berean, aipatu behar da Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energia Politika eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusiaren txostena dagoela, 2024ko uztailaren 1ean sinatua, eta horren bidez "aldeko txostena ematen dela abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 35.2 artikuluan, 1955/2000 Errege Dekretuko 114. artikuluan eta abenduaren 5eko 5/2019 Zirkularraren 16.1.a) artikuluan ezarritako ondorioetarako".
Horregatik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa aintzat hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian burutu dela, eta proposatu du aldez aurreko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta, zehazki,
Red Eléctrica de España SAUri instalazio hori onura publikokoa dela deklaratzea.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Red Eléctrica de España SAUri aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoa paratzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea, aurkeztutako proiektua onestea eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea lanak egiteko.
2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.
4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, Red Eléctrica de España SAU enpresa onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
7. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea Red Eléctrica de España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea bukatzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau Tuterako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko martxoaren 13an.–Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:
–1. txostena. Tuterako udaletxea.
2024ko maiatzaren 14ko txostenaren bidez, Tuterako Udalak adierazi zuen azpiestazioa handitu nahi den lurzatia 6. Unitate Integratuan (6. IU), AD-7an, ekipamendu-erabilerarako lurzoruan, sartuta dagoela, azpiestazio elektriko finkatuarekin. Horregatik, hirigintzaren ikuspegitik, ez dago eragozpenik handitze horretan, betiere honako alderdi hauek kontuan hartzen badituzte:
–Gutxienez baso- eta/edo lorategi-eremuaren % 10eko azalera justifikatzea.
–Ez da komenigarritzat jotzen ibilgailuak Tarazonako errepidetik sartzea, Udalaren lursailei eragiten dielako eta apur bat lehenago sarbide nahikoa dagoelako, sarbide berri bat egin behar ez izateko behar diren baldintzetan.
Erantzuna:
Red Eléctrica de España SAUk adierazi du ados dagoela Tuterako Udalaren txostenarekin, eta berretsi du baso- eta/edo lorategi-eremuari dagokiona beteko duela. Ibilgailuak sartzeari dagokionez, adierazi du ezinezkoa dela sarbidea mantentzea, banaketa-transformadoreei deskarguak ematea dakarrelako kamioien sarrerarako, eta ezinezkoa delako Iberdrolaren transformadoreen olio-biltegitik dagoen bidearekin jarraitzea. Horregatik, sustatzaileak beste irtenbide tekniko bat aurkitu du azpiestaziorako sarbidean ate berri bat jarrita, eta udalak ados dagoela adierazi du.
–2. Txostena. i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
2024ko abenduaren 20ko txostenaren bidez, i-DEk jakinarazi zuen jasotako dokumentazioaren planoak ez datozela bat Proiektu Tekniko Administratiboarekin, zehazki, "Ezarpen Orokorra-Ondasun eta Eskubideen Zerrenda" proiektuarekin. Bertan, sarbide berria bide berriaren erdian dago, muturrean egon ordez, eta, horrez gain, aldi baterako okupazioa proposatzen dute (berdez markatua), bideraezina dena, eremu horretan baitago i-DE diektrikoa biltzeko larrialdi-biltegia, eta lursail horrek ez du materialak biltegiratzeko edo ibilgailuak igarotzeko kargarik jasaten.
Horregatik, Proiektu Tekniko Administratiboan REEk egindako proposamena islatzeko eskatu dute (proposamen horrekin ados leudeke), eta, gainera, i-DE eta REEren arteko bilera bat eskatu dute, azpiestazioaren barruko azaleraren eta bideen barne-propietateak banatzeko.
Red Eléctrica de España SAUren erantzuna:
i-DEren txostenari erantzunez, 2025eko otsailaren 24an Red Eléctrica de España, SAUk jakinarazi zuen proiektatutako hasierako sarbidea aldatu behar izan zuela, Tuterako Udalak sarbide hori desegokia zela jakinarazi baitzion. Horregatik, irtenbide tekniko berri bat helarazi zion Udalari, eta Udalak onartu egin zuen. Irtenbide hori i-DEri emandako planoetan jaso zen, azpiestazioko sarreran ate berri bat jarrita. i-DEren eskaera baietsiz, eranskin baten erantzuna erantsi da, proiektuan dagoen planoa ordezten duen planoarekin.
Era berean, adierazi du ados dagoela bi alderdien artean bilera bat egiteko i-DEk egindako eskaerarekin, azpiestazioaren barruan azaleraren eta bideen barne-jabetzak bi sozietateen artean banatzeari buruzko guztia jorratze alde.
i-DE Redes Electricas Inteligentes SAUren erantzuna:
2025eko martxoaren 11ko jakinarazpenean, i-DE ados dago REEk Tuterako 220 kV-ko azpiestazioa handitzeko eskatutako baimenarekin, REEk eraiki beharreko sarbide berria berretsi ondoren. Eta honako hau adierazi du: "Azpiestazioaren barruko azaleraren eta bideen barne-propietateak i-DE eta REEren artean banatzeari buruzko guztia proiektu honen izapidearen ondoren eginen litzateke, eta, beraz, i-DEren ustez, Onura Publikoko Aitorpenaren eskaerak ez du zerikusirik puntu honekin. Bestela, alderdien arteko bilera bat egiteko eskatzen da edozein irizpen eman aurretik".
II. ERANSKINA.–220 kV-KO PARKEAN TUTERAKO AZPIESTAZIOA ZABALTZEAK ERASANDAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, ONURA PUBLIKOKOA DELA DEKLARATZEKO
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA ETA HELBIDEA | UKIPENAK (m²) |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Izaera | Jabea | Aldi baterako okupazioa | Sarbiderako jabari osoko okupazioa | Sarbiderako aldi baterako okupazioa |
Tutera | 4 | 85 | 310000000002396617TX | Hiri lurra | I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU | 188 | 0 | 0 |
Tutera | 4 | 308B | 310000000002303684AH | Hiri lurra | Tuterako Udala | 0 | 234 | 156 |
Tutera | - | - | Tarazonako etorbidea | Hiri lurra | Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia | 0 | 0 | 204 |
Iragarkiaren kodea: F2504071